«Pais petit» -Iñaki Lazkano-
“Nire herrialdea hain txikia da, ezen eguzkia, lotara joaten denean, inoiz ez da guztiz seguru ikusi hura ikusi izanaz”
Eta egun hauetan are txikiagoa da nire bigarren aberria, are txikiagoa da 12 aulkitan kabitzen baita herrialde oso bat eta bere duintasun guztia.
Eguzkia ezkutatu da gaur ere, eta ez dago ziur ea herrialde txiki hori ikusi duenentz, izan ere, gaur ez da egon betiko tokian, gaur lekuz aldatu baitute; bortxaz, poliziaren ibilgailuetan atxilo eta derrigorrez.
Egun oso bat, eta eguzkiak, lotara joan aurretik, ez du jakin izan norantz begiratu, herrialde oso bat galdu baitu ziega eta Tribunal Gorenaren itzaletan.
Hala ere, ilunabarrean, zazpiak aldera, izan da itxaropenik eguzkiak egunez galdutako herrialdearen izpi zantzu ahul batzuk sentitu baititu, txiki baina ozen, umil baina harro.
Tamalez, gaua heldu da, eta denok gure etxeetara erretiratu ahala, eguzkiak bere herrialde txikia galdu du berriro, eta hamabi auzipetuak beren ziegetara bueltatu behar izan dute.
El meu país és tan petit
que sempre cap dintre del cor
si és que la vida et porta lluny d’aquí
i ens fem contrabandistes,
mentre no descobreixin
detectors pels secrets del cor.
Eta horretan gabiltza gau eta egun, bihotzeko sekretuen muga-pasan, elkartasun trukean.
Iñaki Lazkano
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!