Txema Matanzas: «Nola uztartzen dira klase borroka eta nazio borroka?»
Gaurkoan serial batekin hasiko gara, mahai gainean baitago gaia berriro: klase borroka eta nazio borroka, nola uztartzen diren eta abar. Hasteko: Euskaraldia. Gasteizen. Sentsazioak (subjektiboak, nahi eta nahi ez). Oso positiboa. Kaletik ibili gara, jende askok eraman du ahobizi txapa paparrean, gehienek oso modu ikusgarrian, berokiari zulotxoa eginda. Konplizitate moduko zerbait sortzen da. Itxura dela eta sekulan euskaltzaletzat joko ez genituzkeen lagunek eramaten dute txapa soinean. Adin guztietakoek. Adinean sartutako euskaldunzaharrak euren konplexuak gainditzen. Euskaldunberriak ere adoreturik. Eta ez Alde Zaharrean bakarrik, ez, hiriko auzo guztietan baizik. Tranbian hamabost edo hamasei urteko neskatxoek ahobizi txapa harrotasunez erakusten. Tabernetan harrera ona, gehien-gehienetan, eta dendetan ere. Eta sorpresa atsegin ugari. Eta ez da ekimen folklorikoa. Alor pribatuetan gozotasunez aritzen dira ahobizilariak (ez dakit zergatik, baina belarriprest.ak askoz gutxiago dira), bai, baina, esan bezala, sendotasunez, komentzimenduz, alai baina seguru, eta erakundeetan eta bulego publikoetan konbikzio handiagoaz eskatzen dugu euskaraz artatuak izatea. Espainolentzako albo-kalteak badaude: ekimen orokorraren arrimuan, euskarazko elkarrizketa gehiago entzuten da. Ilusioa. Eta azken bolada honetan egin ditugun azterketei erreparatzen diet eta egia da, bai, azken mobilizaziorik jendetsuenak bulkada sozialaren eskutik etorri dira, seguruenik pertsonen zaurgarritasuna sendatzera datorren herrigintzaren beharraren seinale (txapo Ernaiko Iratxe, Erria aldizkariaren aurkezpenean). Baina euskararen beharrizan larria ez du inork, gazteleraz ere mintzo gintezke gure bizi-kalitatean deus ere galdu gabe, … edo ez? Zerk eramaten du hainbeste jende 10 egunez militanteki aritzera? Militantzia krisian dago, bai, baina molde egokiak eskaintzen direnean parte hartzea errazten da. Borroka-molde lasaia da hau, ezpainetan irribarrea eramanez, baina hainbeste jende inplikaturik ikusterakoan indarra sentitzen dugu guztiok. Nola esaten genion honi? Ahalduntzea, ezta? Bada, hona hemen horren adibide argia. Eta galdera berehala datorkit burura. Aspaldian esango genuen moduan, asumiblea al da estatu espainola edo frantsesarentzat benetako elebitasuna, hau da, euskaraz bizitza osoa posiblea litzatekeen jendarte eredu bat? Batzuek baietz esango dute, nik argi dut ezetz. Ados naiz ni ere Pellok esandakoarekin, egoera delikatuan dago gure herria, nazio ahula gara, horrela sentitzen dugu egunerokoan, baina honen bezalako ekimena eskaintzen zaigu eta, ostia, hor nonbait zerbait dago. Seguruenik independentismoak borroka sozialen iturrietatik edan behar du, bai, baina nago arestian kolokan jartzen den gako identitario horrek indarra baduela. Eta insobornableagoa da. Agian bihotzetik ateratzen delako, ez duelako kalkulurik. Egitasmo independentistak jendearen bizi-baldintzak hobe ditzake, hobetu behar ditu, eta alor horretan euskal eskalak funtzionatuko du. Baina agian ez askatze prozesu horretako hasieran. Hasieran seguruenera independentziaren abiatzea ez da erraza izango. Begira dezagun Catalunya aldera. Eraso egiten al dio langile horien dinamikak proces delakoari? Ez dakit, dakidana da langile horien lan-badintzen prekarizazioa ez duela Catalunya independente batek sortu, ezpada preseski Catalunyari subirautza ukatzen dion gaurko ereduak. Agian euskaraldian harro ibili diren euskal herritar horiek prest daude hasiera horretan gaizkiago bizitzeko baldin eta euskararen onerako bada. Bitartean, zorionak ekimena asmatu dutenei.
Txema Matanzas
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!