«Nire hamaikakoa (edo nola ari naizen bizitzen euskaraldia)» -Garbiñe Agirre Urteaga-
Euskaraldian aurrera goazen honetan, ingurura begira jarri eta hamaika hizkuntza- eta bizitza-jarrera ezberdin identifikatu ditut. Hamaikakoa osatuko dut. Hamaikako honetan ez dago izen propiorik; baina badira.
1.- Hizkuntzaren erabilera ezagutzaren mailara eramaten ez dakigun arabarron (eta nago ez bakarrik arabarron) jarrerarekin kritiko, eta, bide horretatik, Euskaraldiarekin sinesgogor den lagun hori (baina, hala ere, paparrean ahobizi txapa daramana).
2.- Euskaraldia deseroso baina borondate osoz eta ekinez bizitzen ari den hori, nahiz eta noizean behin konfort gunera itzuli. Itxurakeria, hala ere, bada bazterretan.
3.- Euskaraldiarako talde-argazkian harro-harro atera nahi izan duen nerabe hori, bere konpromisoa plazaratuz (eutsiko ahal dio!).
4.- Gaztetasunak ematen duen kemenarekin Euskaraldiarako auzoko bileretan lokomotor lana eginez aritu dena, gainontzeko guztioi tiraka, aho-buru; eta leku berean buru-belarri bihotzez diharduen hori.
5.- Euskaraldia hasi baino lehen ere, beroketa ariketak egiten hasi zen gazte hura. Jauzia emango ote du hamabigarrenean?.
6.- Euskaraldiaren dinamika azaltzerakoan ahoa zabaldu, begiak txikitu, kopeta zimurtu eta burua aurrera-atzera darabilen amama xaharra, txaparik gabeko ahobizia.
7.- Euskaraldia auzoan zabaltzerakoan irribarrez hartu gaituen tabernari-dendari oro eta, bereziki, dendari kataluniar-euskaldun ahobizi-belarriprest hori.
8.- Belarripresten gomazko irudiaren azpian dantzan aritu den ahobizi hori.
9.- Oihanederren gu bezalako paraxutistak pazientziaz hartu gaituzten horiek.
10.- Ariketa honetan nire belarriprest aukera ulertu ez duen hura.
- Txaparik gabe, Euskaraldia aldamenetik bizitzen ari den euskaradun aktiboa. Ez gara denok, gehiago gara.
Amaitze aldera, Amets Arzallusi entzun niona jaso nahiko nuke: “Euskaraldiak bere hamabigarren egunean hartuko du zentzua eta indarra”, gure hizkuntza ohituretan nolabaiteko aldaera ematen denean.
Eta atrebentzia ez bada, ez bakarrik hizkuntza, kultura ohiturak ere erdigunean jarri beharko genituzke. Hori, ordea, beste ariketa bat litzateke.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!