«Gu tirano idiotak» -Jaione Agirre-
Joan den asteburuan saiakera liburu txiki bat irakurri nuen. David Trueba zinegileak La tiranía sin tiranos izeneko liburua idatzi du eta hausnarketarako guztiz gomendagarria deritzot.
Liburuaren laburpentxo bat egingo dizuet eta zuek pentsatu irakurtzeak merezi duen.
Truebak lehenbizi azaltzen du zer den tirania bat eta zer kontsideratzen zuten idiota bat grekoek (norbere interesez bakarrik arduratzen zen pertsona, eta ez zena gizarteko beste kideez arduratzen, interesgarria da nola ahazten ditugun hitzen definizioak, ezta?).
Azpimarratzen du, nola goxotasun, maitasun eta solidadade enlatatuaren gizartean bizi garen (marrazki bizidunen filmak; internetez zabaltzen, komentatzen eta sinatzen ditugun solidaridade keinuak…), baina beti ere, gure txokotik atera gabe, gu hobeto sentitzeko, injustizia horiek salatuta bakarrik (baina zuzenean guri eragiten ez diguten bitartean) aldaezinak direlakoan, besterik egin ezin dugula esanez. Hori sinisten dugu Truebak hausnartzen du.
Itxuran geratzen gara: itsusia dena kentzen dugu bistatik, baina benetan txarra dena aldatu gabe. Zapalketa makillatua bultzatzen da eta denok parte hartzen eta erabakitzen dugun itxurarekin, nahiz ez den egia. Denok gara majoak eta sentiberak eta solidarioak, baina itxuran, geure buruaz eroso egoteko: egitan geurea baino ez dugu ikusten: geure onerako besteak zapalduak izan daitezela, ez direlako ni, gutarrak: hiltzen utz ditzagun hesi beldurgarri eta ustez urrutien atzean.
Demokraziaz apaindutako tiraniak gara. Barra-barra zabaldu den Sani Ladan kamerundarraren testigantza entzun besterik ez. Beldurgarria da. Hunkitzen gaitu batzuk, beste batzuk esango dute gurea kentzera datorrela eta zertara etorri nahi duen. Horretan geratuko gara: berak dioen moduan haien ondasunak lapurtzen dituen kapitalak bultzatutako gizartean eta hango pertsonak etor ez daitezen harresi eraikitzaileak bozkatzen. Sintomak makillaten ditugu, gaixotasunak kroniko bihurtzen.
Liburura itzulita, beste gai batzuk tratatzen ditu laburki eta era finean, baina oso interesgarria da Truebak mugikorraz egiten duen analisia: telebistatik autoritateak ematen ziguna irensten genuen; katea aldatzeko tramankulua eskura izan genuenean, libreago sentitu ginen: autoritateak ematen ziguna irensten jarraitzen genuen, baina guk aukeratutako aginte edo telebista katea zen pantailan ikusten genuena. Orain, mugikorrarekin, gu gaude pantailaren barruan: gu gara protagonista (ez besteek diotena). Selfien bidez, pantailan sartu gara, eta gure irtizia edonon eta edozeri buruz emateko aukera eta gaitasuna daukagu mugikorrekin. Ez gara ikusle, protagonista bihurtu gara. Pertsonaia, salgaia, aurpegi onena erakutsiz eta besteentzat eredugarria eta inbidia sortzaile. Gu geu jarri gara Anaia Handiaren begien aurrean, Truebaren esanetan. Geuk zaintzen dugu elkar, akatsak ez dira barkatzen, noski, eta maitasuna eta inbidia bezala, gorrotoa eta lintxamendua ere jasatera behartzen gaitu. Gure irudi onena eman behar dugu eta aurrez azaldu dugun tiraniaren eta solidaridade itxurakeriaren jokoan jokatzen dugu aldi berean: solidarioenak gara, baina, beldurra sartzen digutenean, tiranoenak lintxamendua eskatuz.
Batzuetan iruditzen zait Dorian Grey eta bere erretratua bezala bihurtu garela. Itxura perfektua ematen dugu, baina kontuz, barrutik ustelduta egon gaitezke.
Jaione Agirre
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!