«Euskaldun berri guztiei eskerrik asko» -Mirari Ullibarri-
Zaila da hizkuntza bat zerotik hastea, zaila da zure ama hizkuntza ez den beste bat ikastea, zaila ere urteetan zehar minorizatua (bai minorizatua eta ez minoritarioa) izan den hizkuntza batean jardutea. Horregatik guztiagatik, euskaldun berri guztiei eskerrik beroenak luzatu nahiko nizkizueke.
Euskaldunok esan izan dugu askotan euskara ez dela hizkuntza soil bat, mundua ulertzeko modu bat baizik. Gure hizkuntzak erresistentziara behartu gaituelako, gure berbak klandestinitatera, halabeharrez.
Teoria feministan erabili izan ohi da betaurreko moreen metafora (munduaren pertzepzio berriak eskaintzen dizkizuten betaurrekoak), nire ustez, euskararekin antzeko zerbait gertatzen da. Euskara sentitzeko gaitasuna dugun momentutik, gure herriaren filosofia ulertzeko ahalmena dugulako, euskara barneratzen dugun unetik, hitzen esanahi bikoitza ezagutzeko abilezia dugulako.
Zuek, euskaldun berriak, eguneroko borroka bizi duzue, zuetariko askok ez zineten Euskal Herrian jaio, beste askok egoera politikoa medio, ez zenuten txikitatik gure hizkuntza ezagutu eta beste batzuek, ez zenuten “beharrezkotzat” jotzen, baina azkenean, pentsamendu hori iraultzeko kapaz izan zarete, hortaz, berriro ere esker mila.
Euskara eskolan ikasi genuenok jakin badakigu bidea ez dela erraza, oztopo ugari daudela tartean eta askotan euskaldun zahar harroputzekin topatuko zaretela. Hala eta guztiz ere, lasai egon, gehienok asko eskertzen baitugu egunero egiten duzuen esfortzu bikoitza, egunero euskara ikasteko ahalegina, alegia. Beraz, ogi gogorrari agin zorrotzak.
Euskaldun berri bakoitzak mila arrazoi izango ditu gure hizkuntzara gerturatzeko, mila arrazoi mundua perspektiba berri batekin ikusten hasteko. Baina aurrekoan, iritzi artikulu hau prestatzen nengoelarik, lagun batek honakoa aipatu zidan; “nik euskara ikasteko hautua egin nuen, nire arbasoen arrastoa ez galtzearren”. Hark euskarak oraina soilik islatzen ez zuela ohartarazi zidan, gure hizkuntzak historia islatzen baitu, gure herri zapalduaren historia, gure arbasoen historia, alegia.
Argi dago, hizkuntzak ez direla berbaz osaturiko etengabeko olerkiak, ez dira gizarte bateko kideak komunikatzeko erabiltzen duten baliabidea, hizkuntzak mundua ulertzeko zein antzemateko moduak dira, bizitzeko modua, hain zuzen ere. Hortaz, has gaitezen euskaraz gozatzen, euskaldun berriak zoriontzen eta herri kontzientzia duen hizkuntza geroz eta gehiago erabiltzen.
“..hizkuntza gabe esaidazue nola irtengo naizen plazara, geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara…”
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!