«Ardiekin egiten dut amets» -Itxaso Compañon Arrieta-
Arabako errioxa esan eta ardoa etortzen zaigu burura, bere paisaiak, mahastiak, koloreak, mendizerra edo ebro ibaia… dena irudikatu dezakegu gure buruan Arabako errioxa esaterakoan…
Niri ardiak etortzen zaizkit burura… baita ere Idiazabal gazta edo tolosako babarrunak edo gernikako piperrak… eta kontatuko dizuet zergatik…
Euskal Herriko hegolade ahaztu honetan, ez ditugu baserriak, ez ditugu ardiak eta ez dugu Idiazabalgo gazta egiten. Gure baserriak upategiak dira, gure ardiak mahastiak eta gure ardoa, rioja ….. ez, ez da Idiazabalgo gazta.
Idiazabalgo gazta erosten dugunean, marka bat erosten dugu, kalitatea eta historia dago hitz horren atzean. Badakizkigu gauza asko idiazabal hitz horrekin… Emengoa dela, ez dugula fabrika bateko gazta erosten, eta maitasun tradizio eta errespetuz egindako produktu on bat erosten dugula. Eta hori dena gazta ireki, zatitu, usaindu edo jan baino lehen…
Imaginatu momentu batez gran capitan edo garcia baquero bezalako gaztak, fabrikatik ateratzen direnak, zapore eta usai gabeko gaztak, idiazabal sigilua izango balute. Ez luke idiazabal hitza balio berdina edukiko,
Riojaren izenaren atzean hori gertatzen zaigu, fabrikak eta artisauak nahasturik gaudela. Itxura eta izen berdina du dena, sigilu edo pegatina berdina. Eta erosten duzunean ez dakizu erositakoa emengoa den ala ez, ez dakizu fabrika edo artisau batena den ala ez, ez dakizu maitasun tradizioz edo errespetuz egindako produktu bat den ala ez.
Arabako errioxa esan eta ardoa etortzen zaigu burura, bere paisaiak, mahastiak, koloreak, mendizerra edo ebro ibaia… dena irudikatu dezakegu gure buruan Arabako errioxa esaterakoan…
Niri ardiak etortzen zaizkit burura… baita ere idiazabal gazta edo tolosako babarrunak edo gernikako piperrak…
Egun batean arabako mahastietatik sortzen den ardoa, maridaje perfektua izango da gazta, babarrun edo piper horientzat… hala bedi.
Itxaso Compañon Arrieta
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!