«Amets bat izan dut» -Bego Ozaeta-
Amets bat izan dut
Bai, amets gaizto bat.Gazte beltz euskaldun bat jipoituta ikusi dut “negro de mierda vete a tu pais”zaunkapean. Ala ez da amets izan eta nonbait irakurri dut astakeria hori? Ez dakit, benetan.
Amets gaizto ez dena, Astegieta eta Manzanares Cortes familiaren historioa da. Jakingo duzuenez, Udalak azkenean konpondu du bere etxea , hainbat eraso eta oztopo gainditu ostean. Azken denboraldian Sansomendin eta CMASen izan dira bizitzen, ume eta guztiz. Hilabete honetan ez da egon ezer ez bere jarrerari buruz esateko, Teknikoen eta auzoko jendearen esanetan.
Beste alde batetik, Astegietan, Kanpora Plataformako jendeak bereari ekin dio: pankartak, manifestazioak, “patrullak“, asanbladak herriko jendearekin familia hori “delinkuentes muy peligrosos” direla asmatzen… Lehengo lepotik burua!
Orain, Udalak etxe horretara bai ala bai joan behar direla esaten du, eta Plataformakoek ezetz, han ez direla sartuko.
Bere etxe barrian emandako lehen gauean kotxea apurtu zieten. Ez udaltzaingoak eta ez fiskaltzak, orain arte bezala, ezer egin barik. Pankartak ere han daude oraindik.
Manzanares familia egunen baten Astegietara edo beste auzo batera joango dira bizitzera, familia osoa. Delinkuentzia Kanporakoek mantenduko dute beren jarrera? (Bale, hau zihur baietz!, euren izaera da) Eta orduan zer? Odola ikusiko dugu kaleetan!. Bai familia nekatu da eta astakeri bat egiten duelako, edo baten batek sinisten duelako plataforma bortitz honek esaten duena eta lehen pausua ematen duelako. Zein izango da bere delitua? Beltza izatea neure ametsetan bezala?, ijitoa izatea? “Neuk esan dudalako” delinkuenteak izatea?
Edo pobre izatea?
Adi egon! Faxistek ere segurtasuna agintzen dute, baina Francoren garaian benetako segurtasuna zeukaten? Ez dot uste!. Astegietako biztanle gehienek (eta Arabakoak ere!) segurtasuna nahi dugu, ziur! Baina zeren truke?
Txikik Iritzi artikulo baten esan zuen moduan “El aumento del fascismo está relacionado directamente con las políticas que provocan pobreza, porque la pobreza y la desesperación de la gente son un caldo de cultivo para el fascismo”.
Ba hori, pobrezia hau kapitalismoak eragin du. Kapitalismoaren eta gobernuen politika neoliberalak, bere “ajuste” politikek, murrizketek, soldata miserableek, etab.
Lortu dute pobreziaren igoera galanta non neofaxismoak erraz igeri egiten duen. Eta ez pentsa, Astegietakoa neofaxismo hutsa da, nire ustez, ijitoen kontra joatea edo juduen kontra joatea, zertan da ezberdina?
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!