«Margüello, Karrantza, De Miguel… Euskal Herrian 0 ustelkeria» -ADI elkartea-
Zerrenda luzea da: Osakidetza, Epsilon, Hiriko, Kutxabank… Bukaezina. Baina Margüello edo Karrantza auzien epaiak direla eta, ustelkeriaren jardunbidea ez dela aldatu, eta etenik ez duela baieztatu dugu berriro.
Diru publikoa esku edo sakel pribatuetara bideratzea, hori baita ustelkeria, legediaren babespean egiten da gehienbat. Horretarako, legeak espresuki egiten dira,daudenak bihurritu… Dugun sistema fiskal bidegabeaz ari gara, kenkariez, diru laguntzez, bankuen erreskateaz, IBEX 35az. Ustelkeria arbuiagarria da beti, baina babes legala ematen zaionean are arbuiagarriagoa da. Eta hau da gure herrian dagoen ustelkeriaren gordina, horrela doakigu diru publiko gehiena.
Baina hala ere, batzuentzat hau ez da nahikoa eta legea urratzen dute pribilegioak eta dirua pilatzen jarraitzeko : beraientzat, lagunentzako, alderdientzako…
Lan honetarako alderdi politikoek jendarteak ezagutzen ez dituen pertsonaia ezezagunak erabiltzen ditu. Horrela, auzia azaleratzen baldin bada (zaila benetan), ez du alderdia zipristintzen. Ondorengo aitzakiak ezagunak dira eta komunak alderdi guztietan: kasu isolatua da, ez du alderdiarekin zerikusirik, jokaera pribatu edo pertsonala da, ikerketa batzorde antzuak… Xelebrea benetan, ez dago bere baitan jarduera ustelik antzeman duen alderdirik.
Dena erabat prestatua eta pentsatua dago. Eta aitzakia baldarrak diren arren, primeran doakie, eraginkorrak dira.
Baina ustelkeriaren eta zigorgabetasunaren ibilbidea borobiltzeko katebegi bat falta da, ezinbestekoa: sistema judiziala.
Azken epaietan ikusi bezala, zigorrik egotekotan, hauek barregarriak dira: sortutako kalteak ordaintzen ez dituzten isunak, gaitasungabetzeak (hiritar sumeok ez dugu aukera hau zigorrak ordaintzeko) eta gehien jota bete behar ez dituzten 2 urte baino gutxiagoko espetxe zigorrak. Hau da, inoiz ez da gertakarien azterketa sakona egiten eta errudunak zigor barik doaz, sarituak askotan, alderdiari egindako mesedeengatik. Eta sekula, sekula ez da lapurtutako gu guztion dirua berreskuratzen.
Beraz, Euskal Herrian ustelkeriarik dago?
Jakina baietz, guztiok dakigun bezala. Ez gara salbuespen bat munduan. Beraz, zer dela eta ustelkeriaren aurkako epaiak bitxikeria dira? Zergatik ez dago inor espetxean ustelkeriagatik?
Ustelak ez dira arazoa. Ustelak izan dira eta izango dira. Baliteke ustelkeria gizakion izaeraren parte izatea. Hori ez da arazoa. Gakoa sistema politikoak ustelkeria babestu edo borrokatzen duen da.
Astelehenean, De Miguel auziaren epaiketari ekin zioten berriro etenaldi luze baten ondoren. Fiskaltzak eta salatu/peoiek zigorra negoziatzeko etenaldia. Oker egotea gustatuko litzaiguke, pozik onartuko genuke gura akatsa, baina ustelkeriaren patroia berriro ere errepikatuko delakoan gaude. Pertsona eta alderdi ustel hauen zigorgabetasuna gailenduko da beste behin, guztia bere horretan jarrai dadin, ezer aldatu ez dadin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!