«Irailak 11» -Alaitz Amundarain-
Gaur Diada ospatuko dute Katalunian. Jai egun nazionala da gaurkoa 1980tik. 1714an Espainiako Oinordetza gerra garaian Bartzelona galdu zutenekoa gogoratzen dute. Haien Estatutu propioak galdu zituzten gerra horretan Kataluniarrek, haien instituzioak eta une hori gogoratzeko eta bertan eroritako jendea goraipatzeko ospatzen dute. 1980tik jai nazionala bada ere, 19. mendean hasi ziren gazte independentistak egun hori ospatzen. Gaur egun egiten den bezala, loreen eskeintza egiten zuten eta Les segadors abestu.
2012an Kataluniako Asanblea Nazionalak, Kataluniako independentzia helburu duen elkarteak manifestazioa antolatu zuen Diada egunean. Miloi terdi bat lagun elkartu ziren autodeterminazio eskubidea eskatzeko. Horren ondoren, Masek hauteskundeak deitu zituen manifestazio horren harira. Hurrengo urteetan ere, manifestazio mota ezberdinak antolatzen jarraitu dute. 2012koa eta gero, 400 kilometroko gizakatea egin zuten, 11 kilometroko Va egin zuten 13an eta 14an Via Lliure ospatu zuten. Kataluniaren independentzia eta Kataluniako Errepublika eskatu zuten. Iazkoa Baiezkoaren Diada izan zen eta miloi bat lagun baino gehiago elkartu ziren Kataluniako errepublikari bai esateko. Urriaren 1eko erreferenduma berotzeko erabili zuten.
Urriaren 1a ere beroa izan zen. Ongi berotu zituen espainiar poliziak erreferendumean parte hartzeko asmoa izan zuten Kataluniarrak. Bai edo Ez erantzun beharreko galdera ea Katalunia estatu independiente bat izatea nahi zuten Errepublika eran. Debekatu egin zuten erreferenduma ospatzea ilegala zela esanez eta hala ere, milaka kataluniarrek bozka eman zuten zailtasunak zailtasun eta baizkoak irabazi zuen. Hori zela eta, Puidgemontek aurrera jarraitzea erabaki zuen eta Espainiak 155a ezarri zion. Politikari batzuk gartzelan edo errefuxiatu daude eta Kataluniak presidente berria du, Torra.
Torrak ere aurrera jarraituko duela dio. Irailaren hasieran bere asmoak adierazi zituen. Atzo hasi ziren Diada aurreko ekimenak egiten. Preso politikoen askatasuna eta errefuxiatuta dauden politikarien aldeko eta haien askatasuna eskatzeko manifestazioa egin zuten. Gaurkoa ospatzeko ere, milaka lagun apuntatu omen da. Gaurko egunak dirudi udazken ero baten hasiera. Ea nolako berriak datozen hemendik aurrera.
Alaitz Amundarain
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!