«Gure egiten dugu ‘jaiak herritik eta herriarentzat’ leloa»
Gasteizko jaiak ate joka ditugun honetan, eta herri mugimenduko kideok buru belarri lanean dihardugun egunotan, Gasteizko zenbait eragile eta norbanako feministok lerrotxo hauek elkarbanatu nahi izan ditugu.
Aspaldi egin genuen jaien inguruko hausnarketan jaiak ez direla gure egunerokotik kanpo dauden errealitatea konturatu ginen. Jaietan eguneroko horretan ematen diren zapalketak erreproduzitu egiten dira, askotan are era bortitzago batean, bizi garen
sistema kapitalista heteropatriarkalaren ispilu argia baitira.
Hausnarketa hau gurera ekarriz, hainbat galdera datorkigu burura: Nolakoa da Gasteizen dugun jai eredua? Nork antolatzen du? Nork eta nola hartzen du parte? Zein da jaien helburua?
Gure ustez eredu horren nolakotasuna herritarrok bertan dugun parte hartzearen arabera sailka daiteke. Eta guk argi dugu Udalaren ereduan askok ez dugula lekurik: ez antolaketan, ez ikusgarritasunean (bakoitzak aukeratzen duen moduan), ez lan
banaketan, ez lanen kolektibizazioan, ez zaigu espazio segururik bermatzen. Finean, gutxi batzuen kontsumoaren mesedetan diseinatuta baitaude.
Jaien baitan lanketa feminista bat egiteak ez du gaur egun indarrean dagoen ereduan partxeak jartzeko helburua. Adibidez, zenbait emakume ikusgarriago eginez (oholtzetan esaterako) edo kolore morez kaleak jantziz.
Ez dugu ulertzen jaien lanketa eta parte hartze feminista jaiak batek antolatu eta beste batzuk gonbidatzea denik, baizik eta elkarlanean jaien planteamendu konpartitu bat aurrera eramatea. Ez dugu aurpegi zuritzerik nahi. Ez dugu onartuko gure lana eta irudia gutxi batzuen mesederako erabiltzerik.
Urteak daramatzagu parte hartzearen inguruan hausnartzen, jaietan guztion parte hartzea aldarrikatzen, eta baita bestelako jai eredu baten alde lan egiten. Kontziente gara, hala ere, asko direla egiteko geratzen zaizkigun lanak eta erronkak, baina ezin ahaztu dezakegu bagarela eta bagaudela, Gasteizek herri mugimendu indartsu eta osasuntsu bat duela eta oztopoak oztopo lanean jarraitzen dugula.
Txagon, Judimendin, Adurtzan… auzoz auzo txoko desberdinetan egiten diren jai askotan egin bezala, Gasteizko jaietan berriro ere demostratuko dugu emakumeok* jaietan ez garela ikusle, hartzaile edo objetu hutsak. Autogestioan eta auzolanean guretzat zein herritar ororentzat izatea nahi dugun jaiak eraikitzen gabiltzala, sistema kapitalista heteropatriarkalaren erakusleiho izango ez diren jai eredu herritarra lortu arte.
Gure egiten dugu “jaiak herritik herriarentzat” leloa, eredu hau izango baita askatasunean jaiak gozatu eta bizitzeko aukera emango digun bakarra, gu parte garen eredua, guk diseinatu eta jorratzen duguna. Jaiak emakumeontzat* eremu askea izatekotan, denonak izatekotan, eredu honen baitan etorriko dela argi daukagu.
Jarrai dezagun, beraz, urtetan zehar egin dugun moduan, herri mugimenduarekin lanean eta borrokan, bestelako jaiak sortzen eta eraikitzen, bidea erraza izango ez den arren bidean gaudelako, gu ere bagarelako.
Sinatuta: Sueltas, NeGeak, Gasteizko Bilgune Feminista, Hala Bediko eta Gasteizko Herri Mugimenduko beste
zenbait emakume*
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!