«Emakumea eta musika» -Alaitz Amundarain-
Aurtengo Adarra saria ekainaren 21ean jaso zuen Anarik. Mikel Laboa izan zen lehena sari hau jasotzen eta haren ibilbide oparoa saritu nahi izan zuen. Ondoren, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi eta Fermin Muguruza izan ziren. Anari Alberdi saria eskuratu duen lehen emakumea izan da. Musikaren ibilbideari ematen zaion saria izaten da eta badira 21 urte Anari diska argitaratu zuela.
Donostiako alkateak idatzitako txio batek polemika sortu zuen: Zorionak #Anari! #AdarraSaria jaso du ez emakumea izateagatik, baizik eta artista handia izateagatik.
Anarik egun batzuk lehenago garbi utzi zuen emakumea eta sortzailea dela “beraz sinetsi beharra daukat sortzaile naizen aldetik eman didatela saria, eta urteetan nik eta nire ingurukoek egin dugun lanaren ondorio dela”.
Adarra saria eman zen egun bereko arratsaldean jakin genuen ¨Manada¨ko bost kideak aske utziko zituztela ere. Erabakiarekin konforme ez eta ikaragarrizko erantzuna izan zuen herritarren aldetik. Manifestazioa jendetsuak antolatu ziren Euskal Herriko herri eta hirietan eta Anarik berak ere sare sozialetan lehenik eta kontzertuan saria jasotzeko eskertzan egin salaketa egin zuen.
Asteburuan, berriz, Azkena Rock izan genuen Gasteizen. Musika munduan hitzordu garrantzitsua. Iaz emakume artista gutxik parte hartu izana salatu zen eta aurten ere, eta nahiz eta Joan Jett izan kartelerako garrantzitsuenetako bat, 34 taldeetatik 3tan egon da emakumeen presentzia. Eredu baztertzailea bultzatzen duela leporatu dio Gasteizko mugimendu feministak udalari. Jakin badakigu, udalak 270.000 euroko laguntza ematen diola Last Tour International enpresa pribatuari.
Jaialdirako berdintasun politika askotara bideratzen den partida baino partida handiagoa jaso duela gaitzetsi dute eta emakumeek lekurik ez duen jai eredu bat bultzatzen dutela.
Gainera, iaz, aurtengo ediziorako arazo hau konponduko zutela gogorarazi diete arduradun politikoei eta ez dela horrela izan.
Ea hurrengoan emakumea eta musika normaltasunez erabil ditzakegun esaldi batean eta musika lasai gozatu.
Alaitz Amundarain
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!