«Bagara, bagaude, bagoaz!»-Bilgune Feminista-
Emakumeak* gara, transak*, butch-ak, maritxuak, bollerak, kaskarinak, arrazializatutako gorputzak, arauz kanpoko funtzionaltasuna daukagunok… Sexualitatearen disidenteak gara, sistemak zokoratutako horiek gara…
Ez gara merkantzia baliagarria eredu heteropatriarkal honentzako. Txueka eredua, gay friendly eta antzekoen bitartez xurgatu ditu sistemak gure identitateen izaera politikoak, eta, baita, kontsumogai bihurtzen saiatu ere. Bi aukera ditugu, beraz: Asimilatuak izan, euren gurpilean sartu, borroka historikoak isilarazi, despolitizatzea eta zuritzea; edo bazterketa. Baina gu ez gaude salgai!
Zergatik da errazagoa kapitalismoaren beharrak asetzen dituen iruditik gertuen zaudenean bollera izatea, adibidez? Isilik eta ikusezin jarraitu ala heteropatriarkatuaren arauak onartu. Beste aukerarik ez daukagu: Morbo izan eta espektakulu bihurtu, ikusgabe egon ala gure praktikekin sistema arrakalatzea; baina guk aspaldi egin genuen aukera!
Errealitatea da, ordea, bai transfobiak, bai heteroarauak erasotzen, kolpatzen eta erailtzen gaituztela. Gogoan ditugu, hortaz, LGTB+ aktibista erailak. Heteroarauak eraildako guztiak bizirik!
Marielle, Matheus, Kleo, Ekai… eta bidea ireki zenigutenak, presente!
Praktika sexual hegemonikoak irudipenaz eta sormenaz iraultzen ditugunak gara, sistemaheteropatriarkala plazeraz leherrarazten dugunak, familia nuklearra eta bizitzaren pribatizazioa noinarritzen diren eredu hertsien desobedienteak gara. Bagara, bagaude eta bagoaz!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!