«Eta orain, zer? -Alaitz Amundarain-
Aurreko asteko hasieran, zentsura mozioa aurkeztu zuen PSOEk Rajoyren aurka. Momentu horretan, ez zuen aurrera aterako zenaren itxurarik. Estatuko partidu politikoak ez dira hain errez jarri izan etsai baten aurka.
Podemos-ek nahiko azkar erabaki zuen mozioaren alde egitea. Lana alderdi sozialean egiteko beharra azpimarratu zuen. Sanchezi tonu lasaiean hitz egin zien. Ciudadanos-ek hasieratik egin zuen mozioaren aurka eta denen aurka. Haiek ez zuten nahi mozioa aurrera ateratzea. PPren gainbeherarekin eta Rivera egiten ari den politikarekin, badakite eta inkestek horrela diote, hauteskundeak egingo balira PPren bozka asko Ciudadanosera joango liratekeela eta irabaziko lituzketela. Horregaitik, nahiago zuen Rajoyk dimititu izan balu eta hauteskundeak egin izan balira.
Ondoren, Kataluniako eta Euskal Herriko partidu politikoek zer egingo zuten duda egon zen. Kataluniarrek, gehienek nahiko azkar egin zuten mozioaren alde. 155a kendu eta haien egoera elkarrizketa bidez konpontzeko aukera posibleren bat egon daitekeela ikusi zuten. Bazekiten hauteskunde bidez Moncloan zegoen etxetiarrak eta hauteskunde bidez Moncloako maizterra izateko aukerarik handienak zituen maizterrak ez ziela aurrera pausurik egiten utziko.
Euskal Herrian, EH Bildu zentsuraren alde nahiko azkar atera zen. Rajoy kentzearen alde. Ostegun arte, PNVtik no news. Egun batzuk lehenago, PPren presupuestoak onartu zituen eta ez zegoen jakiterik zer egingo zuen. Euskal Herritar gehiengoaren nahia jarraituz Aitorren esanetan, mozioaren alde egitea erabaki zuen PNVk. Beraz, Rajoyk ez zuen dimititu, zentsura mozioa onartu zen eta Sanchez bihurtu da Espainiako presidente.
Eta orain zer? Atzoko irudietan Sanchez pozik eta irribarretsu ageri zen Ukrainako presidenteari ongietorria egiten. Podemos ere pozik bigarren mozio honekin, behintzat Rajoy kendu dutelako. Rivera haserre dago ez zaiolako ongi atera jokaldia, PNV urduri PPrekin negoziatutako guztia galduko ote duen. Eta herritarrak? nola gaude? duda handia dut zentsura mozio horren aurretik genuen eta oraindik dugun egoera aldatuko denik. Zentsura mozioaren aurretik, aspaldian jasan dugun zentsura egoerarik larrienetarikoa jasaten ari gara herritarrak. Ezin dugu ezer esan, abestu eta egin Mozal legea aplikatzeko beldurrik gabe. Emakumeen egoera ez da goxoa. Bortxatzaileak lasai dabiltza aplikatzen den legea ikusita. Eta zer esan dezakegu Altsasukoen inguruan?
Esperantza handirik ez dut ezer askorik aldatuko dutenik Moncloatik. Momentuz, kalean jarraitu beharko dugu gure kideei elkartasuna adieraziz, gure ezinegona eta haserrea adieraziz, hau da, gure eskubideak aldarrikatuz.
Alaitz Amundarain
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!