«Gatazkaren gutunak», Mirari Ulibarri
“… Horma hauek hotzegiak sentitzen ditudanean, urruntasuna kilometroak gainditzen dituenean, zeru hau polita bai baina nirea ez dela sentitzen dudanean, gorde ditudan zure laztanek, berriz laztantzen nautenean, orduan idazten dut, hori da nire unea …” Naiara Mallabia, Billabonako Espetxetik (2014)
Askori hitz hauek ezagunak egingo zaizkizue; azken batean, honakoa Los Zopilotes Txirriaos taldearen “Siete Mares” abestiko pasarte bat da, honakoa euskal preso politiko baten hitzak dira, gutunean markatutakoak alegia.
Gaurkoan horren inguruan idatzi nahiko nuke, gatazkaren gutunen inguruan hain zuzen ere. Urteak daramatzagu mezuen bitartez kartzelen barroteak urtzen, urteak, paperezko hitzen bitartez zigor-geletako metroak gainditzen eta urteak ere, ezezagunen arteko idazkerak sorrarazten duen elkartasuna sustatzen.
Gogoan dut kartzelatik zure lehendabiziko gutuna jaso nueneko momentua, emozioz irakurri nuen, hasieran hunkituta nengoen, baina bat-batean galdera ugari suertatu ziren nirean. Hori dela eta, ondoren bidaliko nizukeen olerki bat eskribitzera behartua sentitu nintzen, nire barnean bahiturik zeuden sentimenduak gehiegi baitziren. Bertan honako hitz zerrenda konposatu nuen “agian ezezagunen arteko gutunak dira benetan kuttunenak, agian elkartasunez beteriko hutsuneak dira benetan bizituenak …” , ez dakit arraroa egiten zitzaidan fisikoki ezezaguna zen eta urrunegi zegoen pertsona batekin kontaktuan ibiltzea, ezagutzen ez nituen begi horien malkoak ulertzea.
«Gogoan dut kartzelatik zure lehendabiziko gutuna jaso nueneko momentua, emozioz irakurri nuen, hasieran hunkituta nengoen, baina bat-batean galdera ugari suertatu ziren nirean»
Maiatzean gertakizun historikoak izan ditugu, honen ondorioz milaka erreakzio gauzatu dira, internazionalak zein nazionalak, baikorrak zein ezkorrak, gure herrian adibidez, pintadak ez ezik pankarta ugari ere begiz antzeman ditugu eta argi dago, askok eta askok egun hauetako egunkarien azalak gordeko ditugula. Maiatzaren lehendabiziko aste honetan gertatutakoa ez baita erraz ahaztuko dugun gertakizuna.
Hala eta guztiz ere, ezin dugu ahaztu Espainiako zein Frantziako espetxeetan pertsona ugari geratzen direla oraindik bahiturik gatibu, eta beste askok ere, sasietan zein deportaturik kokatzen direla munduan nonbait. Hots, bisitak, bidaiak, 40 minutuko kabledun salatariak, kontzentrazioak, gutunak … ez direla hemen bukatu, ez direla irakurritako deklarazioekin amaitu.
Beraz, jarrai dezagun ziegatik ihesean doazen hitzak idazten, jarrai dezagun eskuizkribuen bitartez, preso dauden horien egunak koloreztatzen saiatzen, jarrai dezagun paper batean agertzen diren marken bitartez emozioak sorrarazten, hitz gutxitan esanda, jarrai dezagun maitatzen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!