«Moda» -Marta Sendiu-
Gaur egungo gizartearen baitan kokatzen den ezinbesteko auzian dago moda; norbanakoaren nortasunaren ezagutzan, identitatean. Nor naiz? Zer nahi dut? Zergatik nahi dut? Behar dut? Norbanako egiten gaituen tresnaren irudikapena.
Bitartekari honek, ez du militantismoak edo erlijioak izan dezakeen duintasun berdina, baina norbanako bezala identifikatzen gaituen baliabidea dela esatera ausartzen naiz. Badakit moda eta erlijioa alderatzeak ez daukala ez hanka ez bururik, baina biek eragin zuzena dutela identitatearen eraketan ez dut zalantzarik.
Nahiz eta modernoak garela esan eta sinetsi, jaiotzez eskuratzen dugu gizartearen zein esparruri dagokiogun. Horrek ezartzen digu zein izango den bakoitzaren fedea, jarduna eta janzkera. Salbuespenak salbuespen, jaiotze datu horiek aldaezinak dira.
Norberaren autonomia gure bizitzako printzipio nagusitzat hartzen dugun honetan, bizitza nahi dugun bezala bizitzeko askatasuna daukagula ulertu eta sinisten dugu. Modu honetan, guk gure burua aukeratu eta eraikitzeko eskubidea zein betebeharra onartuz.
Bizi garen gizartean, kanpo itxurak jasaten duen zamaren ondorioz, sortzen zaizkigu hainbeste egonezin transmititu nahi dugun irudian. Egonezinen jatorria toki askotan aurkitu dezakegu, iragarkietan, normalizatu ditugun sare sozialetan milaka jarraitzaile dituzten influencer -etan eta nola ez, gure inguruko begiradetan ere.
Esango nuke, azken horiek direla gehien txikitzen edo handitzen gaituztenak. Aurreiritziz beterik dagoen igerileku batean gabiltza egunero igerian, noranzkorik gabe eta gainezka egiteko arriskuarekin itotzeko zorian.
Hala ere, zuhurrak gara. Zuhurrak gara muturreraino. Gainezka egin baino lehen edo igerilekuko tapoia kentzeko ur azpian murgildu aurretik, nahiago dugu ura irentsi eta aurreiritzien esku utzi gure itxura eta ekiteko modua.
Suizidak gara, ito nahi dugu. Itoarazten gara gainontzekoen aurreiritziekin, zeintzuk askotan gure imaginazio hutsak diren eta inolako funtsik gabe sortzen ditugun horiekin.
Agerikoa da gazteak garela moda joeren jarraitzaile sutsuenak. Baieztapen hori ez da kasualitate hutsa. Izan ere, kanpo itxuraren ardurak, harreman zuzena dauka gure identitatearen bilaketaren norabidean. Beraz, moda den aukeraketa kolektibo honetan aurkitzen gara, azken joeren imitazioaren eta ezberdin izate horren arteko borroka aurrera eramateko beharrean.
Gure borondatearen kontra, kontziente izan gabe eta inoren agindu esplizituak jasotzen ez ditugun arren, guztiok gaude lotuta modaren betebeharrera. Moda, jende guztiak sinetsi nahi duen gezur handi bat da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!