Urduñako Gazte Eguna
Lokal autogestionatu baten aldeko borroka gora-beheratsuan Urduñako Gazte Asanbladak 20 urte beteko ditu aurten. Asanbladako kideek ilusio handiz heldu diote hogeigarren urteurrenari eta “20 urtez argira izar gazteen distira” lelopean martxoaren 24an antolatuko duten Gazte Egunean ospatuko dute.
Abenduan hasi ziren urteurrenari begira antolatzen, “ez dugu urteurrena egun bakar batera mugatu nahi, urte osoko egitaraua atera nahi dugu aurrera”. Bide horretan hainbat asanblada eta bilera ireki deitu dituzte herriko gazte eta eragileekin. Abenduko bertso-saioa edota “Gaztetxe Eguna” egitarau horren isla dira.
Martxoaren 24ko Gazte Eguna berezia izatea nahi dute ordea. Indar handiak jarriko dituzte egun horretan eta Urduñako zien Aiaraldeko gazteria guztiari luztau diote bertaratzeko gonbitea.