Hezkuntza: 93ko legetik, lege berrira?
EH BILDUk, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistema arautzen duen «Euskal Eskola Publikoaren Legearen» inguruan solasteko mahai ingurua antolatu du.
Hezkuntza Akordioaz, lege berri batez eta abarretaz hitz egiten ari den honetan, atzera begiratu eta 93ko Legearen sorrera, garapena, onurak eta gabeziak aztertu nahi da 4 hizlariren laguntzarekin:
- Tasio Erkizia: Legearen sortze prozesuan Legebiltzarkidea zen.
- Marije Fullaondo: Hezkuntza mugimenduko kidea eta publifikazio prozesua lehenenego pertsonan bizi izan zuena, irakasle gisa.
- Gonzalo Larruzea: Hezkuntza ikuskaria eta Euskal hezkuntzaren gainean hainbat ikerketa egin ditu.
- Belen Arrondo: sindikalista, irakaslea eta aurreko legegintzaldian EH BILDUren Legebiltzarkide izandakoa.