«Ondarearen xarma eta madarikazioa» -Jaione Agirre-
2018. urtea Ondarearen Urte izendatu dute Europar Batasunetik (horrela, dena maiuskulekin).
Antza, horrek esan nahi du ondarea bereziki zaindu, babestu eta zabaldu behar dugula aurten
eta ondarearekiko interesa sustatu.
Konturatuko zineten honezkero, ez ditudala oso gustuko egun eta urte berezi hauek. Agian nire
kontua da, baina aspektu zehatz hori sustatu eta indartu ordez, iruditzen zait, itxurakeria
kontua baino ez dela eta normalean oso utzita egoten diren gaiak bultzatzen eta babesten
ditugula plantak egiteko baino ez dela. Ze majoak garen guztiok euskararen aldeko hainbat
egunetara goazelarik (ala kalimotxoaren alde zen?), baina gero urte guztia erdaraz aritzen
garela! Ba, honekin berdin.
Turismo kulturala oso modan dago, baina gero hirigune historiko batean igogailu bat
jartzegatik arkitektoak proiektuarengatik eskatu duen % 10 eskatzen duenean arkeologo
profesional batek (ikasketa eta prestaketa beretsukoa), diru asko iruditzen zaigu (erakundeek
eurak ere,horren erdiaren dirulaguntza ematen dutenez, erregateoan aritzen direlarik) eta hori
landa lana baino ez zaiola ordaintzen kasik (geroko laborategi eta dokumentazio lana kanpo
geratzen da gehien-gehiena, alegia, informazioa prozesatzeko ezinbestekoa den fasea).
Kulturako aurrekontuak ez dira apenas igo krisitik atera omen garen urte honetan. Ignacio
Aldecoa Kultur Etxeak liburuak erosteko krisiaren aurretik zeukan arrekontuaren erdia izaten
jarraitzen du. Ez dezagun ahaztu nola dabiltzan osasun zerbitzuak, lanez gainezka eta itxaron
zerrenda luzeekin, baina erakundeak prest daude milioi pila bat euro gastatzeko Bilbotik
Donostiara ordu erdian joan ahal izateko AHTan (zeintzuk eta ze preziotan ez dakigun arren).
Ba, hori, Ondare Urte Berri on denori!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!