«Emakumearen papera baserrian» -Maider Martinez-
EMAKUMEAREN PAPERA BASERRIAN
Baserri bakoitzak bere berezitasunak baditu ere, egia da baita ere emakumeari dagokionez arazo orokor batzuk aurkitu ditzakegula.
Egiten duten lanaren balorazio eza izan daiteke denetan mingarriena. Emakumearen lana ezinbestekoa da, bera gabe baserri askok ezingo lukete biziraun: emakumearen lana ez bait da izan bakarrik etxeko lanetaz eta umeen zaintzaz arduratzea, baita ere baratzaren mantenua (bai etxerako nahiz saltzeko), animalien elikadura eta zaintza, baserriko produktuen eraldaketa eta salmenta.
Gaur egun ere, erreza da ikustea nola gazta lehiaketa ospetsuetan gizonezkoak direla sariak jasotzen dituztenak, badakigunean beraien emazte, ama edo arrebak direla kasu gehienetan gazta hori egiten dutenak. Argi dagoena emakumea dela baserriko produktuei balio erantzia ematen diona, beraien eraldaketaren bitartez eta baita ere produktu horien salmenta zuzenaren bitartez.
Eremu gehienetan gizonezkoa da errekonozimendua jasotzen duena beraiek baitira ikusgai. Berdina gertatzen da baserriaren eta uztiategiaren jabetzarekin, beraiena baita gehienetan.
Lege berriek ere ez dute berrikuntza handirik ekarri ez uztiategien jabetzan ezta ere emakumearen lanaren errekonozimenduan. Baserri titular emakumeen artean soilik %15ak dauzka 50 urte baino gutxiago Araban eta soilik %16a da uztiategiaren arduraduna. Araban uztiategien herenak soilik dauka emakume titular edo titularkide bat (2013-ko EUSTAT-aren arabera) eta gizarte segurantzan ere %30a soilik gara.
Guzti honek aldatu beharra dauka. Emakumeok mugitu, antolatu eta inplikatu beharra daukagu gizonezkoen inguru honetan egoera aldatu nahi badudgu.
Emakumearen bisibilizazioa XXI. mendean errealitate bat izan beharko litzateke baina ez da horrela. Emakumea ikustezina den bitartean zaila izango da errekonozimendua izatea eta are gutxiago erabakietan parte izatea. Emakumearen erakunde desberdinetako erabakitze guneetan parte-hartzea txikia da eta esan dezakegu azken aldian atzera pausoak eman direla.
Ezinbestekoa da gizartea kontzientziatzea emakumeak egiten dituen ordaindu gabeko lanek duten garrantziaren inguruan, umeen ezkuntza izanik oinarria urrengo urteetan benetazko berdintasuna lortzeko.
Azken urteetan sektorean emakumearen eskubide eta lanaren errekonozimendu txiki bat egon den arren, hitzezkoa izan dela esan dezakegu eta honek ez duela egunerokotasunean behar lukeen isladarik.
Urrengo urteetan gure helburua berdintasuna, gure lanaren aitortza eta bisibilizazioa izan behar du eta horretarako gure baserri eta uztiategien titulartasunean egon behar dugu eta sindikatu, elkarte eta erakundeetan parte-hartze aktiboa izan behar dugu aurrerapauso bat emanez, eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatuz eta exigituz gure eskubideen gauzatze erreala.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!