«Ikuspegi desberdinak» -Jaione Agirre-
Aspaldi-aspaldian gertatzen ez zitzaizkidan egoera deseroso bi gertatu zaizkit hiru hilabeteren buruan eta kontatu nahi dizkizuet.
Duela aste pare bat, larunbatero gosaldu ohi dudan tabernan mozkor bat hurbildu zitzaidan komentario matxistak eginez. Alde egiteko eskatu nion, baina bere pentsaeraren arabera nik pozik hartu beharreko esaldiak botatzen zizkidanez eta mozkor egonik, alde egin ordez, nirekin eseri zen mahaian eta alde egiteko berriro eskatu arren, ez zuenez egiten, nik jaiki eta lekuz aldatu beharra izan nuen. Ez zitzaidan gehiago hurbildu. Tabernako jabea ez zen konturatu sukaldean-edo lanean zegoelako eta inguruan zeuden tabernako bezeroek begiratu bai, baina ez zuten ezer egin. Horraino nik bizi izan nuen gertaera matxista desatsegina.
Geroxeago, nire lagunak iritsi zirenean, gertatutakoa kontatu nien eta haietako batek esan zidan, antza, beste neska bati antzekoa egin ziola gizon hark (nik ez nuen ikusi) eta, beraiek barran gosaria eskatzen ari zirela, entzun ziotela tabernako jabeari kexuka “moro” batek molestatu ziola esanez.
Interesgarria iruditu zitzaidan erreakzioak hausnartzea:
- Niretzat hau gertatu zen: jarrera matxista bat jasan nuen (gizon hura mozkorturik zegoela areagotuta),
- Beste neskarentzat: “kanpotar” mezpretxugarri batek molestatu zion eta
- Ingurukoek begiratu egin zuten, baina ez zuten ezer egin, pentsatu nahi dut, hitz hutsetan geratu zelako egoera azkenean (tabernako jabeak izan ezik, bidali egin zuela).
Beraz, argi zegoen, exajeratuz: niretzat garrantzitsuena egoeraren matxismoa zela; beste neskarentzat “kanpotarra” zela hurbildu zitzaiona eta gizarteak plantak egiteko joera daukala, beste aldera begira dagoela eginez (zeren denak zeuden begira).
Ziur naiz nire ikuspegian gauza asko daudela kritikatzeko, eta eskertuko nituzke gehiago ezagutzea.
Nire aldetik, beste bezeroei hau esango nieke: horrelako jarrerak isilik onartzen ditugun bitartean, gehiagotan gertatuko direla eta larriagoak ere izango direla.
Beste neskari lantokian gertatutako bigarren egoera kontatuko nioke (sekula santan horrelakorik gertatu gabea nintzela esan beharra dut, gainera): ikerlari “espainiar” bat etorri zen gure laborategira lanera egun bateko lan zehatza egitera. Bion arteko lehen hizketaldi osoa bularretara begira izan nuen (aurrez aurre geundela “aprobetxatuz”) eta bigarrenean, hori egin ez zezan bere alboan jarri nintzenez, burua jiratu eta ipurdiari begira zegoela hitz egiten aritu zitzaidan. Nola deskribatuko luke egoera oraingo honetan beste neska horrek? Nik garbi daukat berriz ere: matxista (eta, bide batez, ausarta banintz, ez tabernako beste bezeroak bezala, neska horri proposatuko nioke xenofobia puntu hori aztertzea).
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!