Debekatuta debekatzea
Debekuari debeku dabil hezkuntza antolakuntza azken aldi honetan, 68tik urrun, “debekatzea debekatuta” debeku aldarrikatzailetik urrun; eta maiatza hartatik honako hondarrak gelditu zaizkugu zakuan, hark zekarrena honek daramala, bizitza eta heriotzaren arteko joko pedagogikoan. Debekua ez omen da hezitzailea zioten, eta debekua mailu ari dira gure ume koitaduen onerako, hauen burua ingude bihurturik.
Futbola debekatu dute patioetan. Inperialista omen da, kolonizatzailea alegia. Espazio guztiak bere egin eta bestelako ekintza ludiko, asetzaile, askatzaile eta gizarteratzaile azpiratu, jazarri eta baztertzen ditu. Futbolak sexu arrakala falla bihurtzen du, eta zemento ebaki horretan ahulenak eta menperagarriak inpernurako zulora erortzen dira. Futbolak lege du eskolak kurrikulemeko gaitasunetan goraipatzen dituen balore guztiak zapaltzea: aniztasuna, bizikidetza, enpatia, elkar ulertzea… Beraz, futbola debekatu dute hainbat eta hainbat errekreuetan, edo haren presentzia mugatu asteko egun bakarrera edo ordu zehatz bakarrera.
Mugikorrak debekatu dituzte eskoletan. “Altxa burua pantailetatik, eta begiratu kartzela txikiak eskaintzen dizkizun aukerei”, debeku teknologikoaren aholku pragmatiko ideologikoa. Pantailek kalte egiten dute, adikzioa sortu, menpekotasun emozionala eraiki, giza jarrera errespetagarrietatik aldendu eta portaera zikinak eta arriskutsuak barnearazi, zoru etiko pornografikoa eta faxistoidea eratu, amildegi kontsumista eta antisoziala gorpuztu… Beraz, mugikorrak debekatu dituzte, edo debekatuko, familia guztien lasaitasunerako.
Banator, ba, ni, olatu errepresibo, demokratiko eta hezitzaile hau surfeatzera, beste debeku bat proposatzera: Debekatuko dugu española eskoletan, edo gutxienez haren erabilera murriztu. Española inperialista da, kolonizatzailea, ama hizkuntza española ez duten umeen espazio emozionala, ludikoa, sentimentala, kulturala azpiratu eta bereganatzen du, eta behartzen ditu ume euskaldunak españolez aritzera, errespeturik gabe, asimilazio prozesuak bortizki garaturik eta umeen identitatea kolpeaturik umea birrindu arte. Españolak euskal esentzia xurgatzen du, umeak adoktrinatzen ditu, eta ez du inongo zirrikiturik uzten hizkuntza dibertsitate eta aniztasuna garatu daitezen. Española eta tolerantzia elkarren etsai dira. Beraz, española debekatu behar da eskoletan, D eredukoetan behintzat.
Ez dut laguntza asko edukiko barrikadaren alde honetan, ezta 68 urrun hartako zakuaren hondarretan gelditutako azken hondarren loradun fusil kamustuena ere.

Pablo Pagegi
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!