A desalambrar: A-07 Konplizeak begi puntuan
Gaurko irratsaioan ere Palestinar erresistentzia babestea dagokigu. Pasa den urriaren 28an Bilbon "Gora Palestinar erresistentzia! Sionismoa Genozida" lelopean burututako manifestazio nazional jendetsuaren balorazioa zein datorren azaroak 11, lelo berdinak batuta, burutuko diren mobilizaioetan parte hartzeko deialdia zabaltzeko asmoz Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigor edo BDZ-ko kidea den Alaitz Amondarain izango dugu solaskide. Abestiaren erradiografian Palestinarekin elkartasunean sortutako abestia izango dugu baitare: 'Boiccot Israel'. Gazan sarraskiak aurrera darrai, Iñakiren hitzetan kupidagabe ari dira sionistak. Baina herri Palestinarraren triskantza hilabeteko kontua ez dela gogorarazi eta herri borrokalari honek erresistitu, izan eta antolatzeko duen gaitasuna adieraztera ere bagatoz 2014an sortutako rap honen bitartez. Gora Palestinar Erresistentzia. Kolaborazioan Abya Yalara joko dugu, 'Wallmapu Euskal Herria' eragileak esateko dituenak entzuteko asmoz. Salaketaz beteriko adierazpen hauetan komunero maputxeen espetxeratze etengabeak nabarmendu eta Txileko estatuak herri maputxeari ezartzen dizkion errepresio forma ezberdinak ezagutaraziko dituzte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!