Martxoak 8 Emakumeen nazioarteko eguna
Pasatu berri daukagu egun handi izan beharko litzatekeen egun eder hau. Handi, emakumeen askatasunaren seinale izango litzatekeelako, baina zoritxarrez ez da. Eta eder, inbentiba nahiko daukagulako zinez ondo ospatzeko berau.
Normalean modu orokorrean hitz egiten dugu honen inguruan ari garenean, izan ere guztiok gara emakumeak (emakumeak garenok) eta guztion eguna da ospatzen duguna. Baina guztiok ez gara berdinak, bai emakumeak baina ez berdinak, are gutxiago, oso ezberdinak gara. Batzuk ahaltsuak, beste batzuk zapalduak, batzuk aberatsak, beste batzuk txiroak, batzuk langileak, beste batzuk agintariak, eta abar…
Normalean gizonezkoak ditugu gainetik baina baita emakumeak ere. Eta hainbatetan hauek ez dira hobeak izaten.
Gizonak beraien arteko menpekotasunen aurka borrokatzen diren bezala emakumeok ere gizonekiko zein beste emakumeekiko ditugunak ezabatu nahi ditugu. Lan gogorra eta luzea izango dugu hau.
Emakume eta gizonezkoen arteko aukera berdintasunez gain, jendarte eredu parekide baten alde ari gara, etengabe parekidetasuna aldarrikatuz.
1908an lan eskubideen alde borrokatu ziren New Yorkeko Cotton lantegiko emakume langileak eta 120 erreta hil ziren lantegian bertan.
Haien omenez jarraitzen dugu martxoaren 8a ospatzen, borroka eguna eta aldarrikapen eguna. Eta gaur egun gehien bat ospakizun eta jai eguna mendebaldeko zibilizazioetan behintzat. Zer ospatu gutxi eta borrokatzeko asko dagoela oraindik ere uste dut, ordea.
Errealitatea oso gordina da gizarte gehienetan, eskubiderik gabe jarraitzen dugu eta heriotzera zigortuak dira hainbat emakume gizonek ezarritako aginduak ez betetzearren, hauei aurre egitera ausartzearren.
Emetasuna duintasunetik, aldarrikapenetik eta borrokatik aintzat hartu eta ospatu ahal izatea bidezkoa bilakatu dezagun.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!