Hezkuntzako «EPE 2020″ko praktiketako funtzionarioak, Eusko Jaurlaritzari justizia eskatuz
Guztiontzat ezaguna da, Europak berriki emandako irizpen baten ondorioz, 2024. urtea amaitu baino lehen, bitartekoak «egonkortzeko» prozesu masiboak burutuko direla hainbat esparrutan. Hezkuntzan, zehazki, hiru oposizio-mota egingo dira: merezimenduen EPE, proba ez baztertzailedun EPE eta proba baztertzailedun EPE tradizionala.
«Merezimenduen EPE» modalitatean («EPE-Opari» ere deritzona), hasieran aipatu zen plazak finkatuko zirela, ez pertsonak, eta, beraz, langile horiek karrerako funtzionarioaren «antzeko» estatusa lortuko zutela, baina ez berdina. Aurrerago ordea, karrerako funtzionario izendatuko dituztela berretsi zen. Hau da, eskubide berberak eskuratuko dituzte inolako probarik burutu gabe: ez ahozko proba, ez idatzizko proba, ez proba zaharkitua, ez irakaskuntza-gaitasuna «neurtzen» duen proba; izan ere, ez dute probarik egingo.
Ondoren, baieztatu zen «Merezimenduen EPE» modalitatearen bidez plaza lortzen dutenek ez dutela egingo karrerako gainerako funtzionarioek egin behar izan duten praktika-urtea.
Bitartean, badira 2020an oposizioan izena eman, eta lan-ordu kontaezinen, sufrimendu handiaren eta justifikatu gabeko atzerapen ugariren ondoren, azkenean 2021eko ekainean eta irailean egin ziren proba gogorrak gaindituz plaza eskuratu zuten irakasleak (plaza lortu zuten ala ez jakiteko 2022ko otsailera arte itxaron behar izan zuten). Pandemiak eragindako atzerapen-urteaz gain (non oposiziogileek dataren ziurgabetasunarekin bizi behar izan zuten une oro), Eusko Jaurlaritzak praktika-urtea ikasturte bat atzeratzea erabaki zuen gainerako autonomia-erkidegoetan ez bezala. Beraz, irakasle horiek (zenbait «Merezimendu EPE» modalitate berrian plaza lortzeko adina esperientziarekin), 2022-2023 ikasturtean burutuko dute praktika-urtea, eta karrerako funtzionario izendapena 2023ko irailean eskuratuko dutela aurreikusten da.
Eta hona hemen, bidegabekeria handia. «Merezimenduen EPE» berriak praktika-urtea egiterik eskatzen ez duenez, hainbat sindikatuk baieztatu dute Eusko Jaurlaritzaren planteamendua 2020ko EPE gogor, tradizional, zaharkitu eta amaigabea gainditu ondoren plaza lortu duten irakasleen eta «Merezimenduen EPE» bidez plaza lortzen duten irakasleen karrerako funtzionario izendapena batera gauzatzea dela, 2023ko irailean. Ondorioz, 2020ko EPEko funtzionarioek ez dute antzinatasun handiagorik izango, eta dagokien lehentasuna galduko dute etorkizuneko lekualdatze lehiaketetan lanpostua aukeratzeko orduan.
«Merezimenduen EPE» modalitate berria bidezkoa den ala ez alde batera utzita, 2022ko uztailean gaude eta oraindik ez dira deialdi horren oinarriak argitaratu. 2020koak 2020ko otsailean argitaratu ziren, duela ia bi urte eta erdi. Horregatik guztiagatik, 2020ko EPEan plaza eskuratutako funtzionarioek, gutxienez urtebete gehiagoko antzinatasuna izatea eskatzen dugu 2023ko «Merezimenduen EPE» berriaren bidez plaza izango dutenekiko. Gure eskubideak aldarrikatzeko talde bat sortu dugu eta sindikatu zein administrazioari eskatzen ari gara dagokigun antzinatasuna izan dezagun; baina lortzen ez badugu, bide judizialera joko dugula iragartzen dugu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!