Sumendia
La Palma irla bolkanikoan lurrikara anitz izan dira aurreko astean. Komunikabide guztiek aipatu dituzte eta kazetariek adituengana jo dute ea erupzio arriskurik zegoen galdetzera: multzoka ari ziren lurrikarak gertatzen, baina ez omen ziren oso gogorrak eta ez omen zen erupzio arriskurik, ez behintzat epe laburrean. Eta hara non, honelakoak aste osoan entzun ondoren, igandean bertan erupzio bortitza gertatzen da La Palman.
Gure jakintza zein mugatua den azaltzeko beste adibideetako bat baino ez da. Harrokeriaz planetaren jaun eta jabe sentitzen gara gizakiok, eta argi dago suntsitzeko ahalmen handia dugula, animaliak eta landareak desagerrarazteko, paisaiak izorratzeko, bazterrak zikintzeko… Baina beste gauza bat da planeta kontrolatzea. Eta planetan kontrolaezinak zaizkigun gauza ugari badira. Badira sumendiak, badira izurriteak, badira ekaitzak eta urakanak… Eta gauza batzuk kontrolaezinagoak bihurtzen ari dira gizakion portaeragatik. Ondorio zuzenak datoz kliman eta klimarekin batera bizitzaren beste arlo garrantzitsuetan. Gure bizi baldintzak geure erruz okertzen ari zaizkigu, eta badirudi ez garela gai egoerari buelta emateko.
Agian, umilago jokatu beharko genuke, eta zera ulertu, geure planeta honetan ongi bizitzeko menperatzeaz eta jabetzaz baino orekaz jarri behar dugula arreta. Ipuinaren arduragabeko azti gazteak bere magia erabiltzean kalteak ekartzen zituen moduan jokatzen ari da gizakia, eta are okerrago bere boterea handiagotzen den heinean.
Batzuetan esaten da planeta eta bere bizitza hondatzen ari garela. Ez dakit, hori ere harrokeria iruditzen zait. Izan ere, gu gabe planetak milioika urtetan izan du bizitza eta gu gabe ere izango du seguruenik. Kontua da gu gai izango garen guretzako den planeta egokia zaintzeko eta mantentzeko. Izan ere, naturaren zati bat baino ez gara, eta ekologia funtsean gure arazoa da, gizakiona.
Josean Bueno
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!