LGTBIfobia gora, LGTBIfobia behera
Astelehenean Umandiko Ikastolan margoketan faxista, homofoboak eta transfoboak agertu ziren, azkenengo asteetan Basaurin eta Zornotzan ere izan dira gertakari LGTBI+fobikoak, hau da ezagutu duguna, baina homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobia erabat inbisiblea da. Datu batzuen arabera gertatutakoaren %90a ez da salatzen, beraz ezagutzen duguna icerberg-aren punta baino ez da.
Azken aldian askotan galdetzen digute eraso hauek zergaitik igo diren orain, zer gertatzen ari den gazteekin? Zer egin daitekeen arazoa konpontzeko? hezkuntzagatik galdetzen digute. Saiatuko naiz, umiltasun osoarekin galdera hauei banan banan erantzuten Hala Bedik uzten digun tartetxo hau aprobetxatuz.
Zergaitik igo dira erasoak? Bueno, lehenik eta behin esan behar dugu ez dakigula igo diren ala ez, hori bai, duela gutxi ez bezala, orain LGTBI+fobiaren zifra batzuk ditugu, ez dugu gertatzen den guztia ezagutzen, are gehiego, ezagutzen ez duguna gehiengoa da, eta ezagutzen ditugun indarkeriak gertatzen diren larrienetakoak dira, honek guztiak datu batzuk jartzen dizkigu mahai gainean, eta dakigunaren arabera, egoera kezkatzekoa da. Honekin guztiarekin, erasoak igo diren galderari erantzutea ez da erraza, baina agerikoa da indarrak biderkatu behar ditugula gertatzen ari denarekin, ez dela gutxi, amaitzeko, edo gutxienez sortzen ari den sufrimendu eta bazterketa arintzeko.
Bigarren galdera, zuzenean gazteak LGTBI+fobiaren erantzule egiten dituzte. Berriz ere gazteria kriminalizatzea bilatzen duen galdera. Gaur egungo gazteak genero identitatearen inguruan hausnartu dute, identitate berriak sortu, beste batzuk problematizatu, finean generoa eraikuntza soziala besterik ez dela agerian utzi dute, horrekin batera euren desioak kuestionatu dituzte, dagoeneko marika edo bollera identitateak motz geratu zaie, eta heterosexuala ez izateagatik jasotzen diren zapalketei ikuspegi intersekzionala ezartzen diote, klasea, jatorria edo aniztasun funtzionalari arreta jarriz, hauek dira gutxienez nire inguruan dauden gazteak. Eta bai, badira ere homofoboak, lesbofoboak, bifoboak edo transfoboak direnak, baina dagoeneko jakin beharko genuke inor ez dela LGTBIfobiko jaiotzen, hori etxean, kalean, eskolan ikasten da.
Agerikoa da jendarte cisheteropatriakalean bizi garela, agerikoa da arau binarista eta heterosexuala gure bizitzan uneoro dugula, jaio aurretik gure generoa ezartzen digutenetik hiltzean egiten den azkenengo paperarte, bitartean arau cisheterosexualaren zapalkuntza haundia da, armairuan bizitzera kondenatuta, lan munduan baztertuak,…
Eta betikoa, hezkuntza, hezkuntzarekin dena konpontzen dute batzuk. Etxean egiteko gaitasunik ez eta eskolan mundu honek dituen arazoak konpontzea nahi dute. Egia da hezkuntzak ekarpen haundia egian ahal duela, eta egiten duela dagoeneko, baina hemen arazoa ez da hezkuntza, arazoa familia da, arazoa da etxeetan ematen den giro matxista eta LGTBI+fobikoa, ez dezatela euren ardurak beste batzuei bota.
Ez dakit LGTBIfobia gora egin duen edo ez, baina oso argi daukat gorroto hauek jendarte osoa interpelatzen duela, eta eremu guztietaik eragin behar dugula kaleetan, etxeetan, eskoletan edo lanpostuetan garena libre izateko. Gaur hitzordu garrantzitsua dago Umandi Ikastolan agertu diren margoketak salatzeko, arratsaldeko 7etan korreosen.
Gaurko mobilizazioarekin ez ditugu eraso LGTBI+fobikoekin amaituko, baina gaurko deialdia mural hori erasotu zutenei mezu argia bidaltzeko aukera izango da. Zuen gorrotoa ez du kabidarik gure kaleetan!
Amets Martinez de Heredita (Lumagorri)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!