Sindikalgintzaz hausnartzen
Apirilaren azken asteburuan, eta maiatzaren 1ak islatzen duen langile borrokaren inguruan hausnartzeko asmoarekin, Errekaleor Auzo Askean, Maiatzak 1 Pizten jardunaldiak burutu zituzten. Bertan bildutakook, seguraski, hamaika burutazio izan genituen hiru mahai inguretan, hitzaldi bakarrean eta Germinal pelikularen proiekzioa ikusterakoan. Nik, horietako batzuetatik ateratako buruhausteak zuekin partekatu nahi ditut gaurko iritzi tartean.
Larunbat goizeko saioaren aurkezpen gisa, mahaia dinamizatzen zuenak sindikalgintzaren sorreraz eta garapenaz solastu zuen. XXI. mendeko sindikalgintza eredu ezberdinak aztertzea helburu zuen eztabaidari
hasiera emateko, XIX.ean sortutako langileriaren tresna honen ibilbidea laburtu zuen. Sarrera horretan, kapitalismo neoliberalak egungo egoeran izan duen eragina aipatzen zuen aurkezleak, hurrengo bi ondorioak azpimarratzen: sindikatuekiko langileriaren atxikimenduaren beherakada; eta antolakunde hauek enpresari eta langileen arteko bitartekari soila direnaren ikuskeraren zabalpena.
Igande goizean aldiz, langile borrokaren bertuteez eta hauetan sortzen diren edo ditugun aukeretaz jarduteko tartea izan genuen. Bertaratutako langile kolektiboen esperientzietatik abiatuta, langile gatazkek garatzen dituzten egoerak eta hauetan zabaltzen diren baldintza berrietaz, zuzenean edo zeharka, aritu ginen etengabe. Tartean, abagune hauek sortzeko edota probesteko zein den eta zein izan beharko litzatekeen sindikatuen papera.
Tubacex eta Huertas de Peraltako adibideetan argia da langileak subjekto bezala borrokan garatu eta fraguatu egin direla. Kolektibo bakoitzaren ezberdintasuna izugarri handia izan arren, hitzaldian egondako ordezkarien esanetan, greba hasi aurretik, batzuek eta besteek, politizaturik ez zegoen taldea osatzen zuten. Tubacexen kasuan, berain hitzetan, besteak beste, klase mediaren ipuina sinestearen ondorioz. Huertas de Peraltan aldiz, migrantea eta txiroa izatearen zaurgarritasunak ahalbideratzen duen azken muturreko esplotazioa pairatzen zutelarik. Kasu bietan batasun
ak eta borrokak langile kolektiboa sortu zuen eta bitartean beldurra eta beste motatako oztopoak gainditzen lagundu zuen. Langile kolektibo hauen sorreran sindikatu batzuk tresna izan ziren, beste batzuk aldiz, oztopo hutsa. Baina batzuek zein besteek ziotenez, kolektibo osoaren artean sortutako dinamikek eta harremantzeko modu berriek eman zioten bultzada eta indarra grebari. Borroka eta gatazka testuinguruan sortutako langile talde hau ez da lanean elkartzen zen berdina. Kuantitatiboki, pertsona kopuru bera izan arren, kualitatiboki ez da talde bera, indarra eta potentziala biderkatu dutelako. Ta zer egin ahal dute sindikatuek, langileriaren tresna bezala, piztutako egoera berri hau elikatzeko? Zer epe motzeko aldarrikapen ekonomikoetatik helburu handiak hurbiltzen hasteko?
Tubacexen bezalako borroketan piztutako suak oiloipurdia jartzen digunean, ez da soilik fabrika ixtea lortu egin dutelako, baizik eta sinbolikoki honen atzean ikusten dugunagatik. Gorrotoak, sabeletik bada ere, zapalduta gaudela oroitzen digun bezala, horrelako gertakarien aurrean odolak gogoratzen digu antolakuntza eta borrokaren bitartez etorkizuna irabazteko dugula. Baina askotan, langile gatazka hauek bukatzerakoan borrokan sortutako abagune hauek galtzen dira. Honen atzetik zergati anitzak egon arren, zuzentze aldera bitarteko batzuk jarri daitezke ereindako hau hain errez ez usteltzeko. Alde batetik, gatazka bitartean, nahiz eta gre
bak edo borrokak berehalako helburu ekonomikoak izan, hauek gainditzen dituen lanketa ideologikoa burutu daiteke. Adibidez, aldarrikapen edo arazo zehatzaren atzean izkutatzen diren sakoneko arrazoiak azalaratzen. Bestetik, egunerokotasunera itzultzerakoan, greban egondako batasuna, elkartasuna, horinzontaltasuna, antolakuntza eta bestelako baloreak eta baliabideak hiltzen ez uzten. Edota langileen arteko espazioak mantentzen. Eta honetarako bai da garrantzitsua sindikatutako edota antolatutako langileen papera. Baina are beharrezkoagoa, ordezkatzen dituzten sindikatuek honetarako borondate politikoa izatea.
Sistema kapitalista azken hamarkadetan bere burua berrestrukturatzen dabil. Balizko krisi sanitario hau, aurretik zetorren prozesua azkartzeko erabiltzen ari dela argia da niretzat. Testuinguru honetan, langileok, miseria, sumisioa eta dominazio osoa besterik ez dugu espero behar. Eta beraz honen aurrean ditugun baliabide guztiak probestu behar ditugu hau ekidin eta ahal badugu gure alde jartzeko. Zentzu honetan, sindikalgintzan sakoneko aldaketak behar dira, XXI. mendean langileriaren tresna eraginkorrak izan daitezen berriz.
Itxaso Viñe
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!