Museoak eta digitalizazioa
Azken urteotan mundu digitala nagusitzen ari da eta aukera handiak ditu zentzu guztietan. Interneten ez dagoena ez dela existitzen esaten da eta oso garrantzitsua bihurtu da baliabide digitalen erabilera sustatzea. Ez nago ezer berria esaten.
Museoak ere zentzu horretan ahalegina egiten ari dira. Audiogidak, bideoak, bisita birtualak, jokoak, bilduma eta erakusketak on-line eta bestelako baliabide didaktiko multimediak zabaltzea prozesuaren koxka bat gehiago izan da.
Koronabirusaren konfinamendua dela eta, esfortzua areagotu egin da mailing, sare sozial eta abarren bidez: gizartera iristeko asmoz, denetariko jarduerak bultzatu dira digitalki. Konfinamendua arintzeko, nahi zuenak museoak etxetik ikusteko aukera izan du. Museo bakoitza bere ahalmenekin eta gaitasunekin ahalegindu da bere erabiltzaileekin harremana mantentzen.
Baina benetan zein neurritan interesatzen zaizkio gizarteari baliabide horiek? Publikoaren ikerketa batean ikusten da ez dela uste bezainbeste iristen.
Ikerketa horren arabera, familiak interesa izaten ari dira, pandemia dagoen artean, museoek eskain dezaketen informazioan: umeentzat bada, zerbait ikasteko balio badie eta, aldi berean, entretenituta izaten baditu, gurasoek telelana eta beren betebeharrak egiten dituzten bitartean. Materialak edo helduen laguntza behar izanez gero, ez zaizkie lagungarri.
Hezitzaileen kasuan, ezinbestekoa da museoan zer dagoen jakitea eta beraiek irakasten dutenarekin harremana izatea, baina, betiere, berriro, umeek helduen laguntza gabe erabili ahal badute.
Helduek ez dute orokorrean interesik azaltzen museoetako webguneak erabiltzeko: denbora faltagatik (batik bat guraso badira); estresagatik; museoak umeentzat direla bakarrik pentsatzeagatik; pantailei begira egoteak dakarren nekeagatik; edota ez dutelako ezagutzen museo webgunerik.
Hala ere, museoetara joateko ohitura duten pertsona helduak badaude eta horiek honakoa bilatu dute museoetako web orrietan: gaixotasunaz ahaztea; pandemiaren esperientziari testuintugurua ematea (iraganean nola bizi izan zituzten gaixotasunak eta nola gainditu zituzten, adibidez); eta interes antzekodun beste pertsona batzuekin distantzian harremanak izatea. Eduki aldetik ikusi nahi dutena honakoa da: denborapasak, gauza ederrak edota harrigarriak, eta museoaren barruko informazioa eta, edozer dela ere, laburra, atentzioa oso erraz galtzen baita.
Horrek hausnartzera eraman behar gaitu. Zergatik museoak ez dira gizartearen zati handi batentzat erakargarriak? Zer egin dezakegu benetan gizarteari eman behar diotena eman diezaioten? Eta edonola ere, lagun batek esaten duen moduan, errekurtso digitalak oso baliagarriak eta erabilgarriak dira, baina ezin dituzte pertsonak ordezkatu, osatu baizik: tratu pertsonala eta zuzena eta horrek sortzen duen esperientzia, ezinbestekoak dira museoetan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!