GAUR8 aurrerapena| Udalekuak eta sortzaileak
Asteburuan irakurgai izango dugun Gaur8-aren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariarekin.
Gehiago…
Gehiago…
Asteburuan irakurgai izango dugun Gaur8-aren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariarekin.
Gorka Menendezek lau astetik behin egiten digun baserriko kolaborazioa izan dugu gaurkoan.
Lau astetik behin Amaia Orbek betetzen digun Alemaniako kolaborazioa izan dugu gaurkoan.
Aste honetako ARGIA aldizkarian irakurgai izango ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugu Axier Lopez kazetariarekin.
Bi astetik behin izaten dugun kolaborazio internazionalista Xabi Lasak bete digu gaurkoan.
“Normaltasun berriaz” hitz egiten digute datozen garaiei begira. Baina, zer da “normaltasun berria”? Zergatik erabiltzen dute termino hori? Zer suposatzen du? Datorrenari buruz hausnartu dugu Andoni Olariagarekin, lan eremuan eta eskubide zibil eta politikoetan etorriko daitekeenari buruz aritu gara, besteak beste. Entzun hemen!
“Ez ohiko egoeren aurrean, ez ohiko irtenbideak”. Horixe proposatu dute Hiruki Larroxa kolektiboko lagunek, etxean sartuta gauden honetan, sexu eta genero disidenteen kuarentenarako biziraupen liburuxka, hain zuzen ere, beren izatea onartzen ez den etxeetan konfinatuta daudenentzat ihesbidea izan asmoz. Ibai Fresnedo eta Joseba Gabilondo Markesek azaldu dizkigute nondik norakoak. Entzun hemen!
Covid19aren osteko egoerari begira jarriz, Euskal Herrian aukera berriak irekitzeko une egokia dela iritzita, ekonomia ekologikoaren aldeko manifestua kaleratu du euskal komunitate zientifiko eta akademikoak. Bost ildoren baitan kokatzen den proposamena azaldu digu Unai Pascualek. Entzun hemen!
Informazioa gehiago webgune honetan: http://euskalherriapostcovid19.eus/
Ekialde Hurbilera hurbildu gaitu Aitor Bikandik. Petroleoaren krisiaren inguruko hainbat gako aipatu ditu, honen atzean dauden faktoreak azalduz eta herrialdeetan izan duen eragina azalduz, besteak beste. Ekialde Hurbileko hainbat herrialdek orain duten egoeraren berri ere eman digu. Entzun hemen!
Etxebizitza, lana eta gehiegikeria polizialaren arazoen aurrean ekimen berriak aurkeztu dituzte.
Informazio bonbardaketa izaten ari da azken asteotan. Datu kontraesankorrak, fake newsak, gehiegizko informazioa… Komunikazioak, eta bide batez, komunikabideek, paper garrantzitsua jokatzen dute egunotan. Baina argi iristen zaizkigu albisteak? Zein interes daude datuak modu batean ala bestean ematean? Komunikazioaren inguruan hausnartu dugu oraingo honetan Kalakako kide den Ilazki Gainzarekin. Gako interesgarriak mahaigaineratu ditu. Entzun hemen!
Astero bezala, sormenaren tartea izan dugu. Haur eta gazte literaturaz aritu zaikigu, ohi duten bezala, Jon Aranburu eta Garazi Arrula, zehazki, Gianni Rodari idazleari buruz, aurten egiten baitu 100 urte sortu zela. Ez galdu!
Hala Bediko Aimarren eskutik jaso ditugu gaurkoan albiste nabarmenduak. Koronabirusaren garaian bizi dugun alde ilunena erakusten dituen albisteak ekarri digu, azken egunotan gertaera lazgarriak jazo baitira Araban.
Salhaketako kidea den Julen Guarestirekin mintzatu gara espetxeetako egoeraz.