­

obaba : OBABA: fisioterapeuta batekin hizketan 1×11

Gaurkoan Aroa Hernandez Paniagua Alaveseko fisioterapeuta eta doktorearekin egon gara. Tuterari buruz eta Manchesterri buruz hitz egin ostean, Alaveseko sekreturik sektretuenak ere kontatu dizkigu. Bilatu zure egia!

obaba : OBABA: bi albaitari modernoekin hizketan 1×10

Gaurkoan Airea Gaztelugatxe eta Siorsa Beltran de Nanclares Ortis etorri dira Hala Bediko 3. estudiora abeltzaintzari, animaliei eta naturari buruz haien egia kontatzera. Bilatu zure egia!

obaba : OBABA: zeliaka batekin hizketan 1×09

Gaurkoan zeliaka batekin hitz egiteko aukera eduki dugu. Kolektiboaren eskakizunak eta borroka gertutik ezagutu eta FACE elkartearen sekretuak jakin ahal izan ditugu. Bilatu zure egia!

obaba : OBABA: autoetan aditu batekin eta bere langileareki hizketan 1×08

Gaurkoan Iker Ibañez autoetan aditu, mekaniko eta IAT langilearekin, eta haren langile txikiarekin, Ainajarekin, egon gara hizketan. Autoak tuneatzeari buruz eta poliziari buruz hitz egin dugu batik bat, aholku garrantzitsuak emanez. Bilatu zure egia!

obaba : OBABA: Todologo batzuekin hizketan 1×07

Gaurkoan hainbat todologorekin egon gara hizketan: bidaia planifikadore batekin, ekonomilari erdi-marokoar batekin eta moda diseinatzaile batekin. Marokorako bidaia bati buruz hitz egin dugu, eta beste gauza askori buruz, betiere, egia bilatuz.

obaba : OBABA: txirrindulari batekin eta bere entrenatzailearekin hizketan 1X05

Gaurkoan Ziortza Ortiz eta bere entrenatzaile eta txirrindulari ohiarekin egon gara. Txirrindularitzaren historia eta Frantziako Tourraren anekdota ezberdinak partekatzen. Bilatu zure egia!

obaba : OBABA: teologa batekin hizketan 1×04

Gaurkoan Ainhoa Arrizabalaga moja eta teologia ikertzailearekin egon gara. Erlijioari buruz hitz egin dugu bereziki, baina beste gai askori buruz ere bai. Gaur inoiz baino gehiago gerturatu gara egi absolutura. Bilatu zure egia!

obaba : OBABA: Zinemagile batekin hizketan 1×03

Gaurkoan Ainara Hannah Hernandez zinemagile eta zineman doktorea eduki dugu gure artean. Harekin Txortan New Yorken telesailari buruz hitz egin dugu: pertsonaiak, haien psikologia, harremanak, iritziak eta askoz ere gehiago! Bilatu zure egia! (sentitzen dugu bolumenagatik)

obaba : OBABA: Hizkuntzalari batekin hizketan 1×02

Gaurkoan Garazi Navas Uranga hizkuntza lusitanoetan aditua den hizkuntzalaria eduki dugu gure artean. Portugesari buruz hitz egin digu, obrigado hitzaren historia eta erabileraz zehazki. Bilatu zure egia!

obaba : OBABA: Biologo batekin hizketan 1×01

Gaurkoan Galder Iriondo Barinagarrementeria itsas-animalia biologo eta doktorea eduki dugu gure artean. Lanpernen ugalketaz aritu zaigu eta gai horren inguruko egia ezagutu ahal izan dugu. Noski, programa guztietan bezala aktualitaterako tartea ere eduki dugu. Bilatu zure egia!