Ibon (GPS) : «Hau hasi besterik ez da egin, langile eta sektore ezberdinen arteko saretzea behin egituratuta uste dugu honek ez duela atzera bueltarik izango»
Urtarrilaren 30erako manifestazio bateratua antolatu dute, Araba enpleguaren defentsan! Defenda dezagun enplegu duina! lelopean. Antolatzaileen artean, Aernnova, SDA Factory, Laminaciones Arregui edo Alestiseko enpresa batzordeak daude; baita SOS Ostalaritza plataforma, Arabako pentsiodunen mugimendua, kirol jardueretako langileak eta GPS (Gazte Prekarioen Sarea) ere. GPS-ko kidea den Ibon izan dugu Hizpiden.