Gutxienez hiru emakume erasotuak izan dira asteburuan Gasteizen

Hiru gizon atxilotu dituzte asteburuan Gasteizen indarkeria matxista dela eta; eta beste bi babes-aginduak urratzeagatik.

Faltsua izan daiteke Gasteizen emakume batek salatu zuen jipoia

Urriaren 24an emakume batek lau mutilen artean jipoitu zutela salatu zuen. Voxeko hautagai izandakoa zen emakumea eta jipotu zutenak «etorkinak» zirela salatu zuen. Gaur-gaurkoz, segurtasun kamaretan inolako frogarik aurkitu ezin dela eta, delituaren itxura egitea egotzi diote emakumeari.

Pasadena talde gasteiztarrak lehen diskoa argitaratu du

Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek sortu berri duten taldeak lehen diskoa kaleratu du. Danilo Foronda izan dute lagun baxuan eta gitarra elektrikoan eta Dani Arrizabalaga baterian.

Iruraiz-Gaunako Udalak Arabako Lautada zeharkatzen duen goi tentsioko linea elektrikoa ez egiteko eskatu du

Txosten tekniko batek udalerrian izango dituen eragin larriak ohartarazi ostean, Iruraiz-Gaunako udala proiektuaren aurka agertu da eta alegazioak aurkeztea erabaki dute udal taldeek.

Gizon batek bikotekide ohia erasotu du Laudion

«Txusta» zendu da, Gasteizko bertsolarien aita-pontekoa

Joxe Agustin Iriondo, ‘Txusta’, hil egin da, 78 urte zituela. Oso ezaguna zen Gasteizen, eta haren taberna bertsolarien eta beste hamaika kolektiboren bilgune izan zen. Manex Agirre bertsolariak twitterren adierazi duenez, Arabako bertso-mugimenduaren aita-pontekoa hil da.

[HALA BIDEO] Alde Zaharreko Bitori plaza, auzotik eta auzoarentzat

Urteak eman ditu hutsik Eskoriatza jauregiko lorategiak, aurtengo Zaharraz Harroko jaietan Alde Zaharreko bizilagunek zabaldu, garbitu eta biziberritu zuten arte. Bitori plaza jarri diote izena espazioari. Aste honetan, Gasteizko Udalak parkea zabalik mantenduko duela iragarri du.

Joseba Galarraga preso ohiaren erakusketa izango da ikusgai Etxerat eta Sareren egoitzan

«Elkartasuna barroteen artean» izeneko erakusketa azaraoren 1ean inauguratuko da eta abenduaren amaierara arte ikusi ahalko da.

Elkartasun Txokoa aurkeztu du Judimendiko Batuta Sareak, auzokideenzako «erreminta berria»

Elikadura, zaintza, etxebizitza edota energia bezalako problematikei modu indibidualean heltzeko joera irauli eta «gatazka horiek kolektibizatzeko urratsak ematea» da dinamikaren bultzatzaileen helburua.

Eusko Jaurlaritzak ez du Azazetako parke eolikoaren proiektua bertan behera utziko, Aldundiaren txostenak «inpaktu larria» aurreikusi arren

Azazetan zentral eolikoa ezartzeak «ondorio negatibo oso kaltegarriak» izango lituzke inguruko biodibertsitatean eta paisaian, Aixeindarrek aurretiaz egindako azterketak jasotzen ez zituenak, Arabako Foru Aldundiko teknikariek egindako txostenaren arabera.

Hainbat sindikatuk administrazioko langileen behin-behinekotasun tasa salatu dute Gasteizen

Hego Euskal Herriko administrazioko langileen behin-behinekotasun tasa handia dela eta, mobilizazioak egin dituzte hainbat sindikatuk Gasteizen aste honetan. ESK eta Interinoak taldeek lanpostuak finkatzeko exijitu dute, eta ELAk, bere aldetik, «konsolidazioko LEPak» eskatu ditu, LABek bezala.

[ARGAZKI GALERIA] Kontzentrazioa egin dute Gasteizen Euskal Eskola Publikoaren alde

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deitu zuen elkarretaratzea, «Hezkuntza Publikoaren alde. Pribatizazioari ez!» lelopean.

[ARGAZKI GALERIA] Mobilizazioa egin zuten atzo, azken sexu-erasoa salatzeko

Mutil batek sexu-erasoa sufritu zuen asteburuan Gasteizen eta kontzentrazioa egin zuten atzo, asteazkena, gertatutakoa salatzeko, Gasteizko E28 koordinadorak deituta.

Arabako esku-hartze sozialeko langileek bigarren mobilizazio eguna egin dute hitzarmen duin baten alde

EAJ eta PSEren gobernuari eta AISA patronalari «erantzukizun falta» egotzi diete.