4.220 euroko isuna ezarri diote Aiaraldeko Ernairi Tubacexeko lan heriotzak salatzeagatik
Diru hori jada lortu dutela nabarmendu dute gazte antolakundeko kideek, azken hilabeteetan abiatutako elkartasun dinamikari esker.
Gehiago…
Gehiago…
Diru hori jada lortu dutela nabarmendu dute gazte antolakundeko kideek, azken hilabeteetan abiatutako elkartasun dinamikari esker.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herrian gaur goizean, bizitza duinen alde eta lan eta pentsio erreformen aurka. Gasteizen, Agurainen, Laudion eta Oionen ehunka lagun atera dira kalera. Arratsaldean manifestazioak egingo dituzte hiri, herri eta auzoetan, herri mugimenduko eragileekin batera.
Santi Cobosen bizitza eta espetxeari buruzko liburua aurkeztu zuten larunbat goizean, Hala Bedi irratian.
Atxilotu bat izan da asteburuan Gasteizen indarkeria matxistagatik.
KPIaren igoerak jaso eta lanaldiari eutsiko dion enpresa hitzarmena lortu nahi du Altan Bernedoko enpresa batzordeak. Hori dela eta, gaur hasi dute greba mugagabea, eta «jarraipen zabala» izan du.
Atzo, azaroaren 26an, jarri zituzten martxan gabonetako argiak eta 42 egunez egongo dira piztuta. Eguzkik «energia xahutzea» egotzi dio Udalari, argindarraren prezioak «familia asko zeharo ikaratuta» dituenean.
Mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko herrietan abenduaren 1ean, «Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde. Soberanía para una vida digna» lelopean. Gasteizen, Agurainen eta Laudion izango dira hitzorduak Araban.
Asanblada irekia egin zuten asteazkenean Amurrion, Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratze agindu posible baten aurrean elkartasuna eta erantzuna antolatzen hasteko. Duela 10 hilabete jaso zuten bi gazteek Auzitegi Nazionalean lau urteko espetxe zigorra, eta abokatuek helegitea aurkeztu zuten Auzitegi Gorenean. Bono laguntzak saltzeari ekingo diote kostu ekonomikoei aurre egiteko.
Tren sozialaren proposamena bideragarri egite aldera eta AHTarentzako bide paralelorik ez eraikitzeko «urrats handia» izan daiteke, Tren Sozialaren Aldeko plataformen arabera. Hala ere, aurrera jarraituko dute plataformek ingeniari talde batekin abiatu zuten proiektuarekin, «alternatiba bideragarri bat» egiteko.
Aldarrikatzen dutenez, «indarkeria betikotzen duen egiturazko oinarria borrokatzen badu soilik bete dezake bere funtzioa indarkeria matxistaren aurkako jardunak, hau da, sozialismoaren eraikuntzaren norabidean indarrak metatzen baditu».
Manifestazio jendetsua egin zuten atzo Gasteizen Mugimendu Feministak deituta, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean. Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak eta autodefentsa feminista antolatua aldarrikatu zituzten.
«Ikuspegi estrategikoaren aldaketa» eskatzen dute, eta «Osasun Sailaren eta Osakidetzaren konpromiso erreal eta eraginkorra». Kalitatezko lehen mailako arreta «hurbila, integrala eta doakoa» izan dadin borrokan jarraituko dutela azaldu dute.
La mañana del 25 de noviembre, el Movimiento Feminista de Gasteiz ha interrumpido la concentración conjunta de la Diputación de Araba, el Ayuntamiento de Gasteiz y las Juntas Generales, con el objetivo de denunciar la violencia institucional que «durante el año se permite y se perpetúa».
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiar Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen «ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik zentral nuklearretan, ez desegite-lanek pertsonen osasunari eta ingurumenari kalte egiteko arriskuarekin duten lotura».