Hiru egunetan zehar bertako zein nazioarteko DJ eta ekoizle ezberdinen saioak entzuteko aukera izan genuen. Azken urteetan Euskal Herrian egon den musika iraultzaren zati bat izan nahi du Harrika kolektiboak, euskaraz eta Araban ekoitzitako proiektua izan nahi dute, apustu berritzailea eginez, eta beti ere zaintza erdigunean jarriz. Elkarren arteko zaintza, ingurumenaren zaintza, kolektiboaren baloreak lehentsiz eta azken aldiko makrofestibalen aurkako festibala izan nahi dute, bolondresek osatzen duten kalitatezko festibal underground eta antikomertziala.