Sindikatu guztien babesarekin amaitzera doa Michelingo 4 egunetako greba

Estatu mailako langileen ordezkariekin bilera deitu du zuzendaritzak astearte goizean Burgosen, penintsulako lantegi guztiak grebara joateko mehatxuaren aurrean.

Hezkuntza Lege proiektuaren aurka mobilizatuko dira gaur EAEko hiru hiriburuetan

Gasteizko Plaza Berritik abiatuko dira arratsaldeko 18:00etan. Lege proiektuak eskola publikoa kaltetu eta publiko-pribatu sistema betikotu nahi duela salatu dute.

Adurtzako jaiak ospatuko dituzte ekainaren 12tik 18ra

Besteak beste, tailerrak, kalejirak eta txapelketak izango dira Adurtzako jaietan. Ostegunetik aurrera, musika eta festa nagusituko dira, Country Devils, Pubic Enemy, La Munición, Bayou La Batre, Amooma eta askotariko DJekin.

[HALA BIDEO] TIRA jaialdia ospatu zuten larunbatean Herrizoma eta Auzoan Bizik

Alde Zaharreko herri egituretatik tira egiteko gonbita zabaldu zuten, elikadura eta etxebizitzaren arloan lanean diharduten kolektiboek, Auzo Boterea aldarri.

Ikasle Abertzaleakek deituta selektibitatearen aurka mobilizatu dira Gasteizen eta Euskal Herrian

Ezberdintasun sozialak areagotu eta curriculuma inposatzeko mekanismoa dela salatu dute.

Ernaik Aitor eta Galderren aurkako epaia arbuiatu du elkarretaratze batean

Euskal Herriko txoko ezberdinetan mobilizatzen ari dira egun hauetan, Ernaik deituta. «Ez dugu onartzen» lelopean elkartasuna adierazi diete bi gazte arabarrei.

Urbinako txabolen arduraduna atxilotu du Espainiako Poliziak

Ustez, 63 urteko gizonezkoak lursailaren adineko jabeari iruzur egin zion txabolak eraikitzeko, eta 2.000 euro baino gehiago kobratzen zituen Legutioko Udalean erroldatzea errazteagatik.

Ekoizpena gelditu dute Michelingo grebako bigarren egunean ere

% 90etik gorako jarraipena izan du grebak sindikatuen arabera. Eguneko hiru txandetan dago deituta greba.

Azoka handia larunbatean Miguel de Cervantes herri eskolaren 50. urteurrenean

“Auzoan erein, auzoan loratu” lelopean jolasak, postuak musika emanaldiak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte. Ateratako dirua ikasleengan euskara sustatzeko erabiliko da.

Agerraldia egingo dute igandean Laudion Tubacexen grebako auziperatuei elkartasuna adierazteko

20 urteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte 6 pertsonentzat, Tubacexeko langile zein Aiaraldeko bizilagunentzat, greban parte hartzeagatik. Tubacexeko lantegiaren aurrean elkartuko dira igandean 12:00etan.

Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia egingo du uztailean Errekaleorren

Izen emateko epea zabalik dago jadanik, «Teoria eta praktika politikoa elkarbizitzan uztartzen» formakuntzarako. Materialismo dialektikoan eta formakuntza integralean oinarritutako metodo politiko-pedagogikoa eskaintzen dute.

Pertsonen mugimendua monitorizatuko du udalak, telefonoen seinaleen bidez

Turismo Inteligentziarako Sistema izena eman dio Gasteizko Udalak «datu anonimoak» jasoko dituen plataformari.

Hasi dira aurtengo Txagoko jaiak, igandera arte luzatuko dira

Auzotar eta Gasteiztar guztiak deitu dituzte jaiez gozatzera, antolatutako ekimen ezberdinetan eta Gazalbideko parkingean dagoen Txosnagunean.

Gasteizko Michelineko plantillaren % 93ak babestu du greba eta eten egin da ekoizpena

ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek deitutako lau greba egunetako lehena izan da gaurkoa eta jarraipen zabala izan du. «Merezi dugun hitzarmena» lelopean milaka langile ibili dira pikete eta mobilizazioetan.