Martxan da berriz Jimmy Jazz aretoa ‘streaming’ bidezko jaialdi batekin
Ekainaren 6an ‘streaming’ bidez zabalduko ditu ateak Gasteizko Jimmy Jazz aretoak «EHan SORTUA» jaialdiarekin. Arkada Social, Brigade Loco, Rotten XIII eta The Guilty Brigade taldeak arituko dira oholtza gainean. Kontzertua doakoa izango da baina borondatezko ekarpenak egiteko aukera egongo da.