Parez pare zabaldu zuten larunbatean SUmendiko ate nagusia

Bizikleta martxa antolatu zuten larunbatean SUmendi espazioko kideek, ertzaintzak ateko sarraila aldatu zuenetik urtebetera. «Auzotik eta azuoarentzat» eraikitako espazioa inoiz baino biziago dagoela aldarrikatu eta berriro zabaldu zuten sarrera nagusiko atea.

IRITZIA | Arkillos 10: «Autogestioa, asanblada eta auzolanaren balioak ezberdin ikusten ditugu guk». 

Maite, Ruben eta Arkillos 10 etxe okupatuko beste etxekide ohi batzuk sinatutako iritzi gutuna. «Finean, 10 urtez, bizilagunez eta kolektiboz oso anitza izan den etxe bat, 4 egunetan pasatu da ERRAKIrekin lotu den etxe bat izatera».

Aernnovako kaleratzeen aurka ehunka lagun mobilizatu ziren larunbatean

Aernnovako zuzendaritzak 101 langile kaleratu nahi ditu Berantevillako fabrikatik. Larunbatean manifestazioa burutu zuten langileek eta gaur, azaroak 30, 8 orduko lanuztea egingo dute.

«Rapa euskaraz egitea euskara kalera itzultzea da»

Ningra da bere izen artistikoa. Raplaria da eta atera berri du Hazia bere lehen bideoklipa, Enbor taldearen eskutik. Kontzerturen batean ikusten baduzue, mundua bide onetik doan seinale.

CAF enpresa beasaindarrak Jerusalemen eraiki behar duen trenaren aurka mobilizatuko dira bihar Gasteizen

Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte bihar, azaroak 28, CAF enpresak Israelentzako eraiki behar duen tren proiektuaren aurka. Trenak Israelek okupatutako Palestinan ezarritako legez kanpoko koloniak Jerusalemgo hirigunearekin lotuko ditu. Gasteizen Bilbo Plazan mobilizatuko dira, eguerdiko 12:30etan.

Greba egingo dute Tubacexeko langileek abenduaren 3an, Arabako Batzar Nagusietan hitza hartzeko

Batzar Nagusien eta Eusko Legebiltzarraren aurrean egingo dute elkarretaratzea, goizeko hamarretan.

«Aernnovaren etorkizuna ez dago inondik inora kolokan»

Mobilizazioak berehala martxan jarri dituzte Aernnovako langileek; ehun kaleratze iragarri ditu enpresak, eta denbora kontra dute.

Aste betean bi garraiolari hil dira Araban

Lan heriotzen odolusteak ez du etenik Euskal Herrian. Arabako errepideetan azken astean bi garraiolari hil direla salatu du LAB sindikatuak. Gutxienez 63 dira 2020an Euskal Herrian lanean hildako beharginak; gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du datorren azaroaren 30erako.

Ikasleek antolatutako hitzaldi bat zentsuratu du Ekialde II ikastetxeko zuzendaritzak

Ikasle Abertzaleakek indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren testuinguruan hitzaldia antolatu behar zuen Ekialde II ikastetxean.

ARGAZKI GALERIA | Biolentzia heteropatriarkalaren aurkako bozgorailu izan dira Gasteizko kaleak

Beste urte batez kaleak hartu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren baitan. Iparralde gizarte etxetik abiatu zen ehunka emakume elkartu zituen eguneko manifestazio nagusia.

«Sistemaren ispilu» den indarkeriaren aurka kaleak hartu ditu mugimendu feministak

Indarkeria sexitaren aurkako nazioarteko egunaren baitan mobilizazio ugari antolatu ditu mugimendu feministak. Pandemiak egoerak baldintzatuta bada ere biolentzia heteropatriarkalaren aurkako aldarriek hartu dituzte Arabako kaleak.

«Gazte Bulkadak» irratsaioari soinu banda jarri dio Garraxika taldeak

Hala Bediko «Gazte Bulkadak» irratsaioarentzako abestia eta bideoklipa grabatu du Garraxika talde gasteiztarrak. Asteartero 19:00etatik 20:00etara Hala Bediren uhinetan zuzenean izango dira «Gazte Bulkadak» irratsaioko kideak.

Bizikleta martxa antolatu dute SUmendiko kideek, espazioaren aurkako erasoa jasan zutenetik urtebetera

2019ko azaroaren 27an Judimendi auzoko SUmendi espaziora gerturatu zen Ertzaintza ateko zerraila aldatzeko asmoz. Larunbatean, bizikleta martxa batekin salatuko dute duela urtebete jasandako erasoa, SUmendi «auzotik eta azuoarentzat» eraikitako espazioa dela aldarrikatuz.

Adolfo Domínguezek bost auzokide epaitegietara eramango dituela salatu du Talka kolektibo feministak

Elkartasun argazkia egiteko deialdia egin dute, astelehenetan, azaroaren 30ean, 19:00etan Matxete plazan.