Gaur desalojatuko dute Eskuernagako Subserra Gaztetxea

2019ko ekainean okupatu zuen Arabar Errioxako Gazte Asanbladak 10 urtez hutsik zeraman upategia.

Baldintzapeko askatasuna eskuratu du Oier Urrutia preso gasteiztarrak

Uztailean izan zen Zaballako espetxera hurbildua, hirugarren gradua lortu ostean. Urrutiak 11 urte igaro ditu kartzelan. Jon Etxebarria preso gasteiztarra, aldiz, El Duesorea hurbilduko dute.

“Memoria osoa, bizikidetzaren alde” kanpaina aurkeztu dute Gasteizen Euskal Herriko hainbat memoria elkartek.

Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira eta Gasteizen proiektatuta dagoen «Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala-ren» planteamendu diskriminatzailearen aurrean, Euskal Herriko hainbat memoria eragilek “Memoria osoa bizikidetzaren alde” kanpaina aurkeztu dute.

Kutxiko ostalariek asteburu honetan ez irekitzea erabaki dute

Larunbat honetatik aurrera ostalaritza irekitzea baimenduta izango den arren, Kutxiko ostalariek planto egin dute eta ez dituzte tabernak irekiko. Hala erabaki dute ostegun honetan egindako asanblada batean.

Euskal gizarteak pertsona guztien eskubideen alde egiten duen lana aitortu nahi izan du Etxeratek zapi-kate baten bidez

Giza Eskubideen Nazioarteko eguna salaketarako bozgorailu izan da beste urte batez, Etxerat elkarteak deitutako zapi-katearen bitartez,

Gasteizko Udalak antolatutako «Erronka Gazteak. Gazteria eta Covid19» ekitaldia eten dute hainbat gaztek

Hamarnaka gaztek Gorka Urtaran parte hartzen ari zen ekitaldia eten dute «pandemiaren aitzakipean Eusko Jaurlaritzak, eta zehatzago EAJ-PNV-k hartutako neurrien arduragabekeria» salatzeko.

Bost familia berehalako etxegabetze arriskuan daude Gasteizen

Etxebizitza Sindikatuak ohartarazi duenez, Herrandarren kaleko 15. zenbakian bizi diren bost familia —20 pertsona inguru— datozen egunetan etxegabetuak izateko arriskuan daude. «Etxegabetzeen aurka, langile kontrola» aldarrikatu du sindikatuak.

ARGAZKI GALERIA | Gasteizko kaleak hartu zituen atzo Pentsionisten Mugimenduak

Toldeko Itunaren aurka kalera atera ziren pentsionistak. Pentsio-sistema publiko duin bat aldarrikatu zuten.

ARGAZKIAK | Korrika sinboliko batekin ospatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna Judimendin

Judimendi auzoko hainbat eragile elkartu egin dira abenduaren 3aren testuinguruan egitarau txiki bat antolatzeko.

IRITZIA | Arkillos 10: «Bizilagun ohi batzuek publiko egoin duten irakurketaren asanbladaren erantzuna»

Astearte honetan Arkillos 10eko bizilagun ohi batzuek publiko egin duten irakurketa dela eta, erantzuteko beharrean aurkitu dugu gure burua. Gure etxeko asanbladan emandako eztabaida bat izanik, gure partetik ez geneukan hautsak arrotzeko asmorik. Baina, argitaratu den errelatoa eta bertatik ateratako ondorioak interesatuak direla uste dugunez, beharrezkoa ikusi dugu testuaren edukia gezurtatu eta errelatoaren intentzioak seinalatzea. Ez daukagu asmorik talka honekin gehiago luzatzeko.

Korrika sinboliko batekin ospatuko dute Euskararen Nazioarteko Eguna Judimendin

Judimendi auzoko hainbat eragile elkartu egin dira abenduaren 3aren testuinguruan egitarau txiki bat antolatzeko.

Hiri hondakinen erraustegi bat sustatu nahi dute Araban

Gasteiz Zero Zabor taldeak ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak, «foru gobernuaren laguntzarekin», hiri hondakinen erraustegi bat sustatu nahi duela Araban, Hazkunde Iraunkorraren eta Enpleguaren Esparru Programaren barruan.

Gasteizko auzokideek elkartasuna adierazi diete epaituak izango diren TALKA espazio feministako bost kideei

Atzeratu egin da TALKA espazio feministako kideen aurkako epaiketa, salatzaileek ez zutelako epaiketaren zitazioa jaso. Astelehenean Gasteizko auzokideen elkartasuna jaso zuten epiatuak izango diren 5 kideak.

Euskal mahastizain ekologikoekin elkarlanean, euskal presoen alde topa egiteko gonbideta luzatu du Etxeratek

Urrats berria eman du Etxerat elkarteak «deposito bete elkartasun» dinamikaren baitan. Euskal mahastizain ekologikoen elkartearekin batera, euskal preso politikoen senide eta lagunekiko elkartasuna ardo kutxetan banatuko dute. Kutxa bakoitza senideen 592 kilometroren gastuei aurre egiteko adina.