Mendiak Askek hiru zentral eolikoen aurkako 15.000 alegazio baino gehiago entregatu ditu gaur Gasteizen
15.000 sinadura baino gehiago entregatu ditu gaur Arabako Mendiak Aske plataformak Espainiako Gobernuak Gasteizko Olagibel kalean duen Ordezkariordetzan. Arkamo, Iturrieta eta Labrazako zentral eolikoen proiektuak «berehala geldiaraztea» eta mendiak zeregin horretarako «bazterketa eremu» izendatzea eskatu dute.