Enpresa batzordean gehiengoak babestuko du Tubacexeko akordioa, plantilla osoaren bozketarik gabe
Afiliatuek alde bozkatu zuten arren, CCOOk «babes zabala» nahi zuen akordioa sinatzeko eta plantilla osoak bozkatzearen alde agertu zen. Gaurko bileran, ostiralean lortutako gehiengoarekin akordioa sinatzearen alde egin dute enpresa batzordeko ordezkariek, bozketa orokorrik egin gabe.