Tubos Reunidoseko grebako iturri sindikalek uste dute maiatzaren 7ko batzarra “zuzendaritzaren maniobra” dela eta piketean erantzutea aurreikusi dute
Ostiralean bulotzat eta albiste faltsutzat jo zuten albistea, baina gero jaso dute deialdiaren berri. Iturri sindikalek multinazionalaren zuzendaritzako maniobratzat jo dute eta iragarri dute ez duela inolako eraginik izango greban. through Aiaraldea.eus | Aitor Aspuru Saez
Azkenean maiatzaren 7an batzarra egongo da Amurrioko Tubos Reunidoseko enpresan grebari buruz bozkatzeko, baina ez du eraginik izango lanuztean, grebaren antolakuntzaren inguruko iturri sindikalek jakinarazi dutenez. “Sindikatuok deitu genuen eta guk utziko dugu bertan behera, ez beste batzuek”, aurreratu dute.
Gertakarien kronologia
Ostiral goizean Vocento taldeko El Correo egunkariak argitaratu zuen Amurrioko langile talde batek behargin guztien %25aren sinadurak bildu zituela batzarra deitzeko maiatzaren 7an grebaren etorkizunari buruz bozkatzeko.
Egunean bertan Aiaraldea Komunikabidea eta beste hedabide batzuk greba deitu zuten sindikatuekin harremanetan jarri ziren eta hauek adierazi zuten ez zutela albiste horren berririk. Are gehiago, ESK sindikatuak “bulo” gisa sailkatu zuen albistea, dokumentua sare sozialen bidez zabaltzen ari zelako inolako izenik gabe.
Ordea, deiak erantzun eta gero jaso zuen Langile Batzordeak komunikazioa, non bilera egiteko asmoa jakinarazi zieten.
Langile erakundeek aipatu dute ez dutela modurik egiaztatzeko benetan beharginen %25ak ekimena babestu duen edo ez. Izan ere, enpresaren, Lan Ikuskaritzaren eta Gizarte Segurantzaren edo epaitegien esku utziko dituzte sinadurak, konfidantzialtasuna argudiatuta.
Tubos Reunidoseko zuzendaritzaren maniobra
Hasieran albiste faltsutzat definitu zuten ekimena, sare sozialetan zabaldutako dokumentua anonimoa zelako. Baina orain greba deitu zuten sindikatuek argi dute “zuzendaritzaren mugimendua” dela. Ez bakarrik albistea Vocento taldeak argitaratu duelako lehenbizi, baizik eta egitasmoaren buruak “zuzendaritzatik gertu dauden pertsonak” direlako, eta ez “langile arruntak”, iturri sindikalek Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi diotenez.
Zehaztu dutenez, Batzarraren presidentea Hego Koreako eta Txinako Salmenta arduraduna izango da, eta idazkaria arlo komertzialeko kide bat. Aldiz, ikuskatzaileak IT aplikazioen arduraduna eta Eraginkortasun eta Energien arduraduna izango dira. Komunikazioaren sinatzailea, ordea, Tubos Reunidoseko Merkatu Nazionaleko arduraduna da.
Greban eraginik ez
Sindikatuak astelehenean bilduko dira, baina banakako iritziak dira batzarrak ez duela izango eraginik, bileraren deitzaileek ez dutelako greba antolatu eta batzarraren deitzaileek ez dutelako zilegitasunik bertan behera uzteko.
“Lanera joatea eta greba egitea banakako eskubideak dira. Guk greba egingo dugu, lanera joan nahi duenak bere eskubidea dauka. Piketean ikusiko dugu elkar, bakoitza bere aldean”, aipatu du iturri sindikaletako batek.
Gauzak horrela, Aiaraldea Komunikabideak kontsultatutako iturri sindikalek pikete handia eta indar erakustaldia egitea proposatuko dute.
“Desadostasuna sustatzeko saiakera”
Iturri sindikalek erantsi dute batzarraren antolatzaileek (hau da, zuzendaritzak, euren ustez), badakitela greba ez dela bertan behera geratuko, baina saiakera da langileen artean “desadostasuna sustatzeko” eta, gehienbat, “greba bera kriminalizatzeko”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
