Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

“Denok ditugu gutxiengo ugari gure baitan eta horiek osatzen dute gure nortasuna”

Kaxubiarrak, Poloniako hizkuntza gutxitu bateko hiztunak, izan dira gaurko saioko solasgaia. Izan ere, gaur Oihaneder Euskararen Etxean, arratsaldeko 19etan, horri buruzko hitzaldia eskainiko baitu Garabide Elkarteko Maialen Sobrino kantoitarrak Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren baitan. Hizkuntza gutxituetako hiztunak gara euskaldunak eta kaxubiarrak, zer dugu elkarrengandik ikasteko? Uste bezain txikiak al gara? Entzun podcastean zeintzuk diren gure ekimenak, elkar ezagutzeak, ametsak, errealitate egindakoak eta bidean daudenak, edo nola egin auzolana Europan!

“Googlen Adwords zerbitzuak jada ez du euskara onartzen”

Manex Garaio Mendizabal Puntu.eus Fundazioko kolaboratzailea izan da gurean, eta bere bi gai gustukoenetarikoak ekarri dizkigu: Informatika eta euskara. Kasu honetan, Googlek euskara kendu ei duela eta, azalpenak eskatu dizkiogu. Nondik ateratzen duten dirua enpresa horiek (Twitter, google,…) eta euskarak ze pisu duen eta nolakoa kontatu digu. Eta betiko moduan, erabiltzaile bezala zer egin dezakegun edo zer alternatiba ditugun kontatu dizkigu.

“Munduko txosnan, euskaldunok zer dugu eskaintzeko?”

Kolaboratzaile berriak dauzkagu Kantoian! Hilean behin Garabide Elkarteko kide bat izango dugu gurekin hizketan, euren jardunaren berri emateko. Gaur Jon Sarasua, Garabideko lehendakariordea, hurbildu zaigu elkartea bera eta egiten duten lana aurkeztera. Zer da hizkuntza lankidetza? Zer dugu euskaldunok munduarekin konpartitzeko hizkuntza gutxituen biziberritzean? Hori eta askoz ere gehiago podcastean entzungai:

“Euskal musikan trikitixa eta rocketik ateratzen ari gara”

Elkarrizketa tartean MARLIK musika talde Zumaiarra izan dugu gaur Kantoian, 2017 urtean plaza hartu zuena. Euskaratik abiatuta Rock-Blues erritmoekin jolasean aritzen dira eta Country eta Swing-ari ere zirika egiten diote. Joan den urtearen akaberan munduratu zuten beraien lehenbiziko diska MARLIK izenarekin eta Gasteizen zuzenekoan arituko dira otsailaren 13an, bihar, 20:30etan, Parral tabernan. Muxutruk!

“Bi borroka horietatik, generoarena eta euskararen normaltasunarena, gizarte osoa esplikatu daiteke”

“Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu” Jakin aldizkariak, Oihaneder Euskararen Etxeak eta UEUk elkarrekin antolatu duten ikastaro berria da. Abiapuntua uztailean Usurbilen egindako “Hizkuntza, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua” Jakin-en Jardunaldian izan zen eta bide berari jarraituko dio hizkuntzaren eta generoaren gurutzaketari erreparatuko dion ikastaroak. Guztira lau hitzaldi eta mahai-inguruk osatzen dute eta hilabetean behin izango dira urtarriletik maiatzera bitartean, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean. Horri buruz hitz egiten egon dira Kantoian Lorea Agirre, antolatzaile eta lehendabiziko hizlaria izanen dena, eta Irati Iciar, UEUko Etengabeko Prestakuntzaren koordinatzailea.

Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

13 + 9 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

“Langabezia jaitsi dela diote, baina lanaldi osoko kontratua egin beharrean, lau egiten badira, kotizazioak ere jaitsi egiten dira”

“Langabezia jaitsi dela diote, baina lanaldi osoko kontratua egin beharrean, lau egiten badira, kotizazioak ere jaitsi egiten dira”

Arabako Pentsionistak Lanean plataformako Armando Aulestiartek bi astean behin egiten du kolaborazioa ARABA HIZPIDEn. Gaur, joan den larunbateko manifestazio arrakastatsuaren balorazioa egin dugu berarekin, baita aurrera begirako pausoak errepasatu ere. "Por una vida...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies