Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

“Estatu argentinar eta txiletarrak lurra eskaintzen diete latifundista eta botere ekonomikoei, maputxeen kontra”

Iban Gartzia, Wallmapu Euskal Herria eta Askapena kolektiboetako kidea izan dugu Kantoian, herri maputxeak Txile eta Argentinako estatuten partetik jasatzen duen zapalkuntza salatzeko.

Beste hainbat gauzaren artean, Celestino Cordova machiaren egoera kontatu digu. Gulumapun (Txileko estatuaren menpeko wallmapun), 102 egunez egon da gose greban maputxeen figura espiritual hau, bere “rewe”-ra (gune sakratura) 48 orduz ateratzeko eskaera defendatzeko.

Bestalde, Puelmapun (Argentinar estatuaren menpeko wallmapun) Benetton enpresak egindako sarraskiak ere salatu ditu Ibanek. Benetton multinazionala bertako latifundista handienetakoa da, eta Argentinar estatuaren babespean maputxeen lurren jabetza pribatua dauka, bertan bizi diren komunitateen kaltetan.

Elkarretaratzeak egin dira Bilbon eta Gasteizen aste honetan herri maputxearen egoera salatzeko, eta datorren astean ere bi ekimen egingo dira Errekaleor Auzo Askean, maputxeekiko elkartasuna erakusteko. Asteazkenean, maiatzak 9, dokumental erakusketa bat izango da. Larunbatean berriz, hilaren 12an, arratsaldeko 7retatik aurrera hainbat ekintza egingo dira (afaria barne), eta bertatik lortutako dirua Celestino Cordova preso politikoaren familia laguntzeko bidaliko da.

 

“Ekonomia sozial eta eraldatzailean zein da hizkuntzak jokatu behar duen papera?”

Gaur Kantoian, hilabetero bezala, tarte bat egin diogu hizkuntza gutxituen biziberritze ekimenei Garabide Elkartearen eskutik. Mexikora eraman gaituzte oraingoan bertako hizkuntza bat ezagutzeko: nahuatla. Izan ere, Garabide Elkarteko “Gatxi” eta EMUN kooperatibako Txerra Rodriguez elkarlanean aritu dira mexikarrekin 3 astez Pueblako mendizerretan, zertan? Ba TOSEPAN kooperatiba erraldoian aitzindari izateko bokazioa duen hizkuntza plana bideratzen. Kooperatibak, hizkuntza gutxituak… Txerrak argituko dizu nola lotu hariak:

“Distopiak arkitekturan: autokontrola bermatzeko kartzela”

Gaur Kantoian Hebe Gonzalez arkitekto gasteiztarraren bigarren kolaborazioa izan dugu eta distopia arkitektonikoen gaia ekarri digu, zehazki panoptikoei buruz aritu gara: non daude kontrolaren mugak? badakizu panoptikoa gure eguneroko bizitzan presente dagoela? Guztia podcastean entzungai.

*Arazo tekniko bat dela medio elkarrizketa ez da osorik grabatu, barkatu eragozpenak.

“Borroka partekatua da munduko hizkuntza aktibista gazteena”

 

Beñat Garaio hurbildu zaigu Kantoira HIGA ekimenari buruz hitz egitera, Gasteizen egingo den Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa, hain zuzen ere. Ekimenaren helburu nagusia elkar ezagutzea izango da, hau da, munduko hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak harremanetan jartzea, borroka partekatua baita gure hizkuntzen aldekoa. Lau eguneko egitarauak hitzaldiak, ibilaldiak, emanaldiak eta askoz ere gehiago biltzen du. Euskaldun, zein atzerritarrak gonbidatu ditu Beñatek izena ematera, apirilaren 13ra arte dago eta epea zabalik.

Miguel Nogales: “Beraz, alternatibak egon badaude baina merkeagoak eta beraz negozio gutxiago”

Azken egun hauetan irakurri izan dugunez, tranbia berriaren obrak hasi egin dira, eta horiekin batera zuhaitzen mozketa ere. Gasteizko hegoaldeko auzoetan sortutako gatazka hobeto ulertu ahal izateko, gaurkoan kantoiko estudioetan, Miguel Nogales, “Tranvia Sur No” plataformako kidea izan dugu.

Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

11 + 9 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies