Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Alan R. King: “Nawatera desagertzear dago; hiztun gehienak oso adinekoak dira”

nawatHitza Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren baitan, aste honetan Nawaterari buruz ariko dira. El Salvadorren hitz egiten da hizkuntza hau, eta desagertzeko arrisku larrian dago. Hala ere, gaur egun, sare sozialen bitartez, besteak beste, ari da, apurka bada ere, burua altxatzen

Honi buruz aritzeko Alan R. King hizkuntzalari eta Nawateran aditua gonbidatu dugu, hizkuntzak bizi duen egoeraz, eta honen berreskuratze lanez hitz egiteko.

 

Jakes Iñarra: Ipar Koreak existitzen jarraitzen du ez daukalako beste biderik. Bestela RDArekin pasa zena pasako zaio

Izango da Ipar Korea masa komunikabideetan gehien demonizatzen den herrialdeetako bat. Berez, herrialdi hermetiko moduan aurkezten zaigu, bertara joatea zaila edo ia ezinezkoa balitz moduan.

Bada, geuk, Kantoian, bertan izan den lagun batekin hitz egin nahi izan dugu, Jakes Iñarrarekin, bertako eguneroko bizimoduaz, bidaiari moduan joateko aukera eta mugez, eta beste hainbat gauzaz aritu gara. iparkorea

Una mica d’enveja als catalans

Bai, inbidia puntutxo bat badiegu katalanei, aitor dezagun.

Azken denboretan nola doazen aurrera ikusita, gainera, normala! Horrexegatik, tertuliarako gai ezin hobea iruditu zaigu. 3 puntuz aritu gara solasean: Katalunian bertan nola bizitzen ari den Espainiako gobernua nola ari den kudeatzen kontua, ea geure inguruko alderdiak nola ari diren jokatzen.

Minutuak erraz joan zaizkigu, eta ziuraski beste hainbeste ere halaxe joango zitzaizkigun, moztu behar izan ez bagenu.independencia

Legutioko batalla: Batalla galdu bat, galdutako gerra batean

Lau bat astean behin Maitane Oyarzabal gonbidatzen dugu geurera Arabako Historiaz hitz egitera. Normalean mende batzuk egiten dugu atzera, baina oraingoan gerra zibilaren garaira eraman gaitu Maitanek, Legutioko batallara zehazki.

Ordurako faxistek hartua zuten Legutio berreskuratzeko asmoz egindako erasoaldiez aritu gara, errepublikarren eta EAJkoen arteko desadostasunek eragindako kalteaz, eta Legution utzi zituen ondorioez.

legutio

 

[AGENDA] Ardoa eta Odola emanaldia azaroaren 10ean, Parralen.

ardoa eta odolaIaz esan zuen agur geure irratitik, hainbat urte eta gero, Celosamente Gordea irratsaioak. Hala ere, taulagainean jarraitzen dute, eta ondo lagunduta, gainera. Oraingoan, Joseba B. Lenoir eta Napoka Iriako lagunekin datoz, eta Jim Jarmusch, Neil Young eta William Blake ere beraiekin dira.

Azaroaren 10ean izango ditugu Parral Tabernan, eta guk Joseba Baleztena eta Manex Agirrerekin hitz egin dugu.

Hemen egiten dutenaren lagin bat:  [youtube]https://www.youtube.com/watch?v=9AAWZgCY0dU[/youtube]

Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

2 + 9 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

Eduardo Izarzugaza (Kurdistanen atxilotutako brigadista): “Kurduak gakoa dira Erdoganek nahi duen sistema presidentzialista ekiditzeko”

Eduardo Izarzugaza (Kurdistanen atxilotutako brigadista): “Kurduak gakoa dira Erdoganek nahi duen sistema presidentzialista ekiditzeko”

Kurdistanen udaberri hasiera aitzaki ospatzen den Newroz jaialdian egoteko asmoarekin, euskal talde bat bertara joan zen orain dela bi aste, hamar bat egun bertan egoteko. Hala ere, ez da dena ospakizuna izan; izan ere, Eduardo Izarzugaza kontrol batean atxilotu,...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies