Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Eneko (Moby Dick): “Hurrengo diskoan euskarazko kanta gehiago sartuko ditut”

mobyPasa den ostegunean, hilak 26, Oihaneder euskararen etxeak antolatzen duen Eskilarapeko Soinuak zikloaren baitan, Eneko Burzako Moby Dick bakarlaria izan genuen Gasteizen.

Berarekin hitz egin genuen kontzertua eta gero, ta hemen duzue bertan grabatutakoa kontzertuko audio batzuekin nahastuta.

Lander Gartzia (Martxoak 3): “Elizak kasu honetan duen erantzunkizuna handia da, eta orain ere ez da egoki jokatzen ari”

12240315_950610374985511_840475723652576684_oPasa den astean izan genuen Martxoak 3 memorialaren proiektuaren berri. Bertan, duela ia 40 urte gertatutako sarraskia gogorarazteko ibilbide artistiko bat egin nahi da, Zaramaga auzoan barrena. Proiektua oraindik amaitzeke dago, baina publiko egitea erabaki dute; izan ere, Gasteizko Bikarioak trabak jarri dizkie tiroketak gertatu zireneko San Frantzisko eliza erabiltzeko, eta jendarteak zer ari den gertatzen jakitea nahiko lukete.

Ekimena bera, artisten eta Martxoak 3 elkartearen arteko elkarlanean garatzen ari dela jakinda, Martxoak 3 elkarteko Lander Gartzia eta Irantzu Lekue artista gonbidatu ditugu.

Hemen, bidenabar, Hala Bideoko lagunek egindako bideoa

[youtube]https://halabedi.eus/2015/11/20/bideoa-martxoak-3ko-memoriala-aurkeztu-dute-han-presentado-el-memorial-del-3-de-marzo/[/youtube]

Perretxikutara joan gara Ailaket-eko lagunekin.

Psilocybe_semilanceataPerretxikutara, bai. Baina, kasualidadez, Mongiak bakarrik hartu ditugu; Psilocybe Semilanceatak, zehatzago esanda.

Hain ohikoa den droga honen inguruan aritu gara, eta noiztik kontsumitzen den, nola kontsumitzen den, legeak zer dioen eta kontsumitzerakoan hartu beharreko neurriez aritu zaigu Edurne, Ailaket elkarteko kidea.

Galder Perez eta Ane Zabala (Gilkitxaro): “Ziria noraino sartu diguten konturatzeko berrogei urte bete behar izan dute batzuek.”

Adarretatik2Gasteizko AEK-k antolatuta Adarretatik Zintzilik antzezlana ikusteko aukera izango dugu gaur, asteartea, azaroak 24, Oihaneder Euskararen etxean. Geuk, antzezlan honen egile, aktore eta zuzendari diren Ane Zabala eta Galder Perez gonbidatu ditugu obra zertan den jakiteko.

Euskal komedia nostalgiko moduan definitu digute obra. 40 urte betetzear dauden bi lagunek egiten duten atzera begiratua du oinarri, eta adin horretara iristearen krisiari nostalgiaz eta umorez begiratzen diete.

 

GaraiON-eko lagunek GazteGozaTope jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 27 et 28rako

Gozatope kartela webGazteen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz GazteGozaTope izeneko jardunaldiak antolatu dituzte GaraiON-eko lagunek, azaroaren 27 eta 28an. Oihaneder Euskararen Etxean izango dira jardunaldiok, eta izena emateko epea azaroaren 20an amaituko da.

Lehen egunean, ostiralean, hilak 27, Araban euskara bultzatzeko egiten diren ekimenen inguruan ariko dira; bigarrenean, berriz, aisialdian gozatzeko aukera askotarikoez arituko dira modu praktiko batean.

 

Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

15 + 12 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

Eduardo Izarzugaza (Kurdistanen atxilotutako brigadista): “Kurduak gakoa dira Erdoganek nahi duen sistema presidentzialista ekiditzeko”

Eduardo Izarzugaza (Kurdistanen atxilotutako brigadista): “Kurduak gakoa dira Erdoganek nahi duen sistema presidentzialista ekiditzeko”

Kurdistanen udaberri hasiera aitzaki ospatzen den Newroz jaialdian egoteko asmoarekin, euskal talde bat bertara joan zen orain dela bi aste, hamar bat egun bertan egoteko. Hala ere, ez da dena ospakizuna izan; izan ere, Eduardo Izarzugaza kontrol batean atxilotu,...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies