Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Mendi buelta Garrastatxura

GarrastatxuNoizean behin mendi buelta bat egitea gustatzen zaigu Iñaki eta Inaxiorekin. Gure lagunak barre tartean edo gaurko honetan Garrastatxuko ermitarako ibilbideaz haritu zaizkigu. Araban ezezaguna izan arren, Euskal Herriko Itzuliko etapa baten bukaera izanik, eta Mikel Landak irabazirik, ezagunagoa egingo da, baina are ezagunagoa izango da gurean azaldu digutelako nola iritsi. Murgialdetik hasi, Sarriatik eta Altube zaharreko bidetik aurrera, baserri eta gurutze tartetik, eta Baranbiotik hasten den bidearen nondik norakoak azaldu dizkigute.

Jon Ander Areses (Zentzuz kontsumitu): “Kontsumoa ekintza politikoa da”

zentzuz

Zentzuz kontsumitu

Jon Ander Areses Medicus Mundi Arabako hezkuntza eta sentsibilizazio teknikariarekin hitz egin dugu, Zentzuz Kontsumituko partaide baita. Osasuna eta kontsumoa, estuki elkartuta dauden bi gai jorratu ditu, eta horien bien ikuspuntu zabala azaldu digu. Kapitalismoaren eta kontsumo basatiaren mundu honetan, haiek egindako erraminta bat ekarri digute: Gasteizko kale-izendegi Arduratsua.

Mendi buelta Toloñora

toloño 038Iñaki eta Inaxiorekin mendi buelta bat egin dugu Toloño mendira (1271m), haren izen bereko mendilerroan kokaturik dagoena. Ribas de Tereson kotxea utzi eta bertatik abiatuta Toloñorako bidearen nondik norakoak azalduko dizkigute, Nafarroako gaztelu eta guzti. Bertara joan eta ez galtzeko entzun beharrekoa.

Hiromi Yoshida: “Rakugoa japoniako ahozko tradizio genero bat da orain dela 400 urte sorturikoa”

hiromiyoshidajpg_foto610x342Hiromi Yoshida japoniar eta euskalduna izan dugu gurean, bera euskara irakasle da Japonian baina Euskal Herrira ere noizbehinka etortzen da. Oihaneder Euskararen Etxean euskal rakugolariei buruzko hitzalditik interesa piztu, eta hortik abiatuta  elkarrizketa egin diogu.

Edurne (Ailaket!!): ” Kristo aurreko IX. mendean daude lehen kalamu kontsumo arrastoak”

cannabis-1Ailaket!! elkarteko Edurnerekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta kasu honetan mila izenez ezaguturiko kalamua izan dugu hizpide. Haren historia luzeaz eta izandako erabileraz mintzatu da, baita kontsumoari eta bere eragineri buruz ere, oro har.

Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

3 + 11 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies