Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Arkitektura feministaren ikur: Margarete Schütte-Lizhotzky

              

Gaur Kantoian izan dugu Hebe Gonzalez arkitekto gasteiztarra. Hilabetero egiten duen kolaborazioan arkitektura eguneroko bizitzara hurbiltzen digu, gaurkoan Margarete Schütte-Lizhotzky, emakumezko lehen arkitekto austriarra hizpide. Bazenekien zure etxeko sukaldearen diseinua bere lanean oinarrituta dagoela? Berak asmatutako “Frankfurteko sukaldea”-k iraultza eragin zuen duela mende bateko gizartean. Horrez gain, nazien kontrako aktibista feminista ere izan zen Margarete Schütte-Lizhotzky. Podcastean emakume hau ahanzturatik ateratzeko soka Heberen eskutik:

“STI-en prebentziorako onena gure osasun sexualaz jabetzea eta besteei komunikatzea da”

Hilabetero lez, Sexologiaren inguruan hitz egiteko aukera izan dugu Josu Pedrosaren eskutik. Oraingoan sexu-seguruaz aritu gara, sexu praktiken bidez transmitizen diren infekzioen baina bereziki hauek prebenitzeko sexu praktika seguruen inguruan informazio eta gomendio anitz eman digu Josuk. Hau dena eta askoz gehiago entzungai podcastean:

“Iraultza egiteko beste modu bat da dantza”

Dantzaz konpainiako Andrea Loyola izan dugu gaur Kantoian, hilabetero bezala, dantzari buruzko solasaldi pausatuan. Dantza komunikatzeko prozesu bezala ulertzen du Andreak, gorputzaren bitartez sentiaraztea da dantzaren helburua bere hitzetan. Bere bizipenak ere ekarri dizkigu, Bruselatik Euskal Herrira eta bueltan ekarritako esperientziak, bidean ikusi eta ikasitakoak podcastean entzungai.

Nagore Enciso: “Nutrizionistak falta dira osasun sistema publikoan”

Nagore Enciso izan dugu Kantoian, hilabetero bezala, dietetika eta nutrizio munduan jakin beharrekoak ekartzen. Baina, kasu honetan, elikagai edo ohitura zehatz bati buruz aritu beharrean, dietista eta nutrizionisten munduaz hitz egin digu.

Beste gauza askoren artean, Nagorek kritikatu egin du prebentzioan hainbeste enfasi jartzen duen osasun sisteman lekurik ez izatea beren ogibideak. Izan ere, ohitura onak eta arriskuei buruzko informazioa izateak asko lagundu dezake gure osasunean, eta asko baldintzatu dezake gaurko osasun sistemak daukan jarduna. Gaixotzen garenean hartatu beharrean, osasuntsu gauden bitartean egindako prebentzio lanean oinarritu beharko litzateke osasungintza, hein handi batean.

Nork daki zein interes egon daitezkeen gu gaixorik mantetzearen atzean. Gai honetan gehiago sakontzeko, entzun Nagore Encisori egin diogun elkarrizketa osoa.

Maitemintzea, prozesuan gure identidadea galdu gabe

Maitemintze prozesua izan dugu mintzagai gaurkoan gure kolaboratzailea den Josu Pedrosarekin. Zein da nire rola maitasun harremanetan? Txistezalea naiz?Zaintzailea, akaso? Honek guztiak gure bikotekide bilaketan eragina izango du, identidade propioa baieztatzeko erraminta gisa erabiltzen baitugu maitemintzea. Prozesu honetan pairatzen ditugun aldaketa fisiko zein psikologikoak zeintzuk diren jakin nahi izanez gero, entzun Josu beraren ahotsetik podcast honetan:

Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

4 + 15 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies