Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Mikel Irusta (Txagorritxuko Jaiak): “Txagoko jaialdia auzoan bertan izan behar duela ikusi dugu”

Txagorritxu auzoko jaiek 10. urteurrena bizi zuten pasaden ekainean eta aurrerapauso nabarmena eman zuten karparen kokapenarekin besteak beste. Oraingoan jaialdi batekin datoz larunbat honetarako. Aurreko urtetan Gasteizko Gaztetxean egin duten arren, aurten auzora eraman nahi izan dute auzoa berpizteko asmoz.

Kolaborazioa-Asun artetik (Nerea Agirre): “Osasuna gizabanako orok gure baitan daukagun altxor bat da, garrantzitsuegia, mediku baten eskuetan uzteko

Gaurkoan, Nerea Agirre medikuak “Asun artetik” izena jarri diogun kolaborazioa egin du Kantoian. Osasunaren autogestioa, hurrengo eguneko pilula, eta menda sendabelarraren inguruan aritu zaigu gaurkoan. “Cuidate, compa” liburua ere gomendatu digu, osasunaren autogestioarekin lotura handia duen lana izanda.

Zigor (Txapa Ahotsa): “Udaletxeak ez du babesik proiektu hau Auzolana pilotalekuan burutzeko”

Txapa Ahotsa asanbladako Zigor izan dugu Kantoian, Auzolana pilotalekuak jasotako mehatxuei buruz hitz egiteko. Izan ere, Udalak Gasteizko Kafe Antzokia eraiki nahi du egun frontoia dagoen lekuan. Txapa ahotsak eta beste hainbat eragilek salatu dute jada proiektu bat dagoen lekuan beste bat eraikitzeak ez duela zentzurik, Udalaren proiektua burutzeko leku aukera asko egonda.

Kolaborazioa: Ane Gebara ipuin kontalaria

Hilabeteko bigarren astelehenero bezela, Ane Gebara ipuin kontalaria izan da Kantoian AGNES DE LESTRADEren ‘La gran fabrica de las palabras’ ipuinarekin. Gebarak moldatu eta euskaratu du hitzen balioaz aritzen den ipuin hau. Haurrak dira protagonistak istorio honetan non diruak ezin duen dena erosi eta hitzen prezioa ezin den hitzen balioarekin alderatu.

KANTOIA Ainhoa Villaverde: “Hala Bedi irratikideek eta halabelarriek egiten dute, ez lizentziek”

Hala Bediko kidea den Ainhoa Villaverde izan dugu gaur Kantoian, aste honetan irratiak lizentzien inguruan plazaratutako oharrari buruz eta irratiaren egoerari buruz aritu gara. Eusko Jaurlaritzaren erabakia eta prozedura salatu, eta sare sozialetan azken egunotan jasotako babesa eskertu ditu, besteak beste.

Azaldu Hala Bedi Irratiari babesa #yallahbedi traolaren bidez.

Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

11 + 7 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies