Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Greba feminista munduan

Nola biziko da martxoaren 8a munduko txoko desberdinetan? Poloniatik Kurdistanera eta Argentinara jarraian, Mexikotik pasa eta, azkenik, etxerako bidean ahots desberdinak batuz egin dugu bidaia martxoaren 8a hizpide hartuta. Bukaeran, Kantoiko kolaboratzaile den Hebe Gonzalez arkitektoaren testigantza bildu dugu, greba nola biziko duen jakiteko, bai berak, baita bere inguruak ere.

Yazmin Novelo Yukatango maia hizkuntza aktibista feminista

Idoia Moreno (Mugarik Gabeko Medikuak): “Europak kontzentrazio kanpoak eraikitzen ari da”

Gaur Idoia Moreno Mugarik Gabeko Medikuen kidea hurbildu zaigu estudioetara. Ogibidez erizaina eta herrialde ezberdinetan eskarmentu handia izandakoa da eta kasu honetan pasaden urtean Lesbosen errefuxiatuekin izandako esperientzia kontatzeko etorri zaigu. Lesbosen 7 hilabaete igaro eta gero bizipen horretatik atera dituen esperientzai eta konklusioak azaldu dizkigu. Europak egiten ari den xarraskeri eta antolatu dituen kontzentrazio kanpuez aritu da.

Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

1 + 6 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies