Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Emilie Martin (Bagoaz): “Herritarren mobilizazioari esker askatuko dute Lorentxa Gimon”

Lorentxa Gimonen aldeko aldarria

Lorentxa Gimonen aldeko aldarria

Emilie Martin Bagoaz kolektiboko eledunarekin hitz egin du HIZPIDEA magazinak, Lorentxa Gimon larriki gaixorik den preso angeluarra askatuko dutela jakin eta biharamunean. Azarotik etxean egon beharko luke kalean Crohn gaixotasun sendaezina duen presoak, baina baldintzapeko askatasunari helegitea ipini zion fiskaltzak, eta espetxean da geroztik. Datorren martxoaren 1ean askatuko dute Lorentxa Gimon, azken hilabeteotan hiru aldiz ospitaleratu ondoren.

Mieltxo Monfort gogoan

Mieltxo Monfort

Mieltxo Monfort

HIZPIDEA magazinaren lehen harriak jarri genituenean, inola ere ez genuen pentsatuko saioak bere historiaren unerik latzenetakoak biziko zituenik lehen urtean. Joan den urteko ekainean hasi ginen lehen harri horiek jartzen, eta urrian ekin zion bere ibilbideari HIZPIDEAk, ahizpa zahar IBAIZABAL eta ahizpa gazte ARABA HIZPIDE magazin lokalekin eskuz esku lanean.

Hala Bedi irratian elkartu ginen Bilbo Hiria irratiaren bihotz eta arima, arima eta bihotz zirenekin: Mieltxo Monfort eta Apolo. Handik gutxira utzi gintuen Apolok, ezagutzeko ia aukerarik eman gabe. Kolpe latza izan zen, noski, Bilbo Hiria irratiko eta Zenbat Gara elkarteko lagunentzat, ordurako lankide eta lagun genituen haientzat.

Mieltxo Monfortek hartu zuen harrezkero HIZPIDEA abiatzeko ardura osoa. Aktualitateko magazinak eskatzen duen abiaduran, egun batetik bestera elkarrizketak lotzen bizi-bizi aritu gara: hau bai, hau ez, hau aldatu behar dugu beste hura gertatu baita, egokiagoa da hau, hau ez da tokatzen… Metodikoa, zorrotza, perfekzionista, baina lankide eta adiskide ona, guztiaren gainetik. HIZPIDEAn kolaboratzaile aritu direnek esango dute hobeto, baina bakar batek ere ez zion ihes egiten.

Oihaneder euskararen etxean HIZPIDEA eta ARABA HIZPIDE magazinen aurkezpena egin genuenean, pozik etorri zen Mieltxo, eta harro heldu zion mikroari hitz egitea tokatu zitzaionean. Proiektu ilusionagarria zen, inondik inora, irratigintzan, belaunaldi eta herrialde arteko lotura berriak egingo zituena.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=JlnIL8fxBPY[/youtube]

Otsailaren 25ean, HIZPIDEA hasi zenetik 5 hilabete eskas bete direnean, magazinaren sortzaile, bihotz eta arima zenak utzi gaitu, gaixotasun anker bati aurre egiten, patuak Mieltxo galtzaile irtetea erabaki duenean.

Mieltxo Monfort oso gogoan izango dugu Hala Bedi irratian, berarekin batera ekin baikenion Araban euskarazko goizetako lehen magazinari. Bilbon zein Gasteizen, euskarazko irratigintzaren erreferenteetakoa galdu dugu, baina bide berberean jarraituko dugu, nekaezin, Mieltxo bera bezalaxe.

Adio esaterakoan, silabak ongi bereizi eta azken silaba markatzea besterik ez dugu, ahots-tonua beheratuta, zeuk egiten zenuen bezala, Mieltxo: A-GÚR!

Joseba Llano: “Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua sortzeko akordioa lortzea erraza izan da, kezka handia baitago”

Euskalgintzaren Kontseilua

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua eratu zuten joan den otsailaren 12an Laudion egindako ekitaldian. 40 eragilek osatzen dute Kontseilua eta, Joseba Llano Kontseiluko kideak esan duenez, erraza izan da euren arteko akordioa lortzea, kezka handia baitago euskararen normalizazioari dagokionez. Euskalgintzaren Kontseiluaren xedea da Aiaraldeko euskararen normalizazioaren alde urratsak eman nahi dituzten eragile zein norbanakoen bilgune iraunkorra izatea, egiten den lanaren eraginkortasuna bilatzea, gogoetarako foroa osatzea, estrategiak diseinatzeko eta gauzatzen laguntze­ko euskarriak sortzea, erreferente izatea eta instituzioekiko eta entitate pribatuekiko interlokuzio aktiboa izatea. (Bideoa eta argazkia: aiaraldea.eus)

 

[vimeo]https://vimeo.com/155379896[/vimeo]

Dani Zuazagoitia (Gasteiz Zero Zabor): “2020rako, %50 birziklatzea agindu du Europak”

Gasteiz Zero Zabor

Gasteiz Zero Zabor plataformaren ikurra

Dani Zuazagoitia Gasteiz Zero Zabor plataformako kidea izan da gaur Araba Hizpiden, Gasteizko Udalaren Hondakinen Kudeaketarako Plangintzaren balorazioa egiten. 2008-2016 epealdirako ezarritako plangintza ez dela bete esan du Zuazagoitiak: gasteiztarrok %24 birzkilatzen dugu, eta Europatik datorren agindua da 2020rako %50 birziklatzea. Udal plangintzan ezarritako helburuak ez dira bete, eta horixe jaso dute Gasteiz Zero Zaborreko kideek euren webgunean eskuragarri dagoen txostenean. Txosten horretan, halaber, emaitzak hobetzeko neurriak ere proposatu dituzte, eta horiek zabaltzeko, batzarrak egingo dituzte udalean ordezkaritza duten talde politikoekin

.

Pernando Barrena: “Arnaldo Otegi askatzeak ez du ekarri behar bakoitzaren erantzukizuna alde batera uztea”

Arnaldo Otegi

Arnaldo Otegi

Astebete eskas barru irtengo da Arnaldo Otegi espetxetik, 6 urteko zigorra osorik bete ondoren. Hori dela-eta, jaialdia antolatu dute Elgoibarren, bere jaioterrian, eta martxoaren 5ean Donostiako belodromoan irribarre erraldoia osatzeko deialdia egin dute hainbat aurpegi ezagunek. Atzo bertan eskatu zuen Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak horiek guztiak debekatzeko.

Gaur, Arnaldo Otegiri buruz hitz egin nahi genuen Hizpidea magazinean, eta Pernando Barrena Sortuko bozeramailea eta Arnaldo Otegiren laguna ekarri dugu gurera.

Zalantzak, ekarpenak,..

14 + 15 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies